Atzealdea MARIASUN QUIÑONES

MARIASUN QUIÑONES

Futbolaria

(Hondarribia, 1996) Emakumezkoen Realeko atezaina da, eta nazioarteko absolutua. Lehen Hezkuntzan graduatua, Gorputz Hezkuntzako espezialitatean, Deustuko Unibertsitatean. 2014tik Realeko atezaina da. Halaber, Euskadiko emakumezkoen futbol selekzioan (absolutua, 18 urtez azpikoa eta 16 urtez azpikoa) eta Espainiakoan (2017az geroztik absolutua eta 2016. urtean 20 urtez azpikoa) egon da. Erreginaren XXXVII. kopa irabazi zuen bere taldearekin, eta finaleko jokalarik onena izendatu zuten. 2017an errebelazio jokalari izendatu zuten emakumezkoen futboleko Iberdrola Ligako Marca sarietan.