Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Koldo Mitxelena Kulturunea berria
Elias Querejeta zine eskola
Gordailua
Zikloak, programak, ezagutza… KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) ekoiztua, zure eskura entzun, irakurri, ikusi KULTURA!
Ezagutu konposatzailean urteurrenerako prestatutako kontzertu guztiak.
Ezagutu sortzaile honen bizitza eta lana
Iraganean eta orainean sortu dituzten argazkien biltegi eta erakuslehioa
On line kontsultatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumaren katalogoa
Aktibitateak martxan
Joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan, Andorran, Homes de Ferro ibilbide lokala sortu zen Andorrako eta Pirinioetako burdinaren historia testuinguruan kokatzeko xedez
Ezagutu Proiektuaren erakusketa digitala
Joan den irailean crowdfunding kanpaina hasi zuten Meta! Proiektuaren 14 proiektuek arrakastaz gainditu dituzte beren finantzaketa-helburuak, eta 2020an zehar abian jartzeko beharrezko baliabideak izango dituzte. Aurtengo edizioan, 146.808 euro bildu dira guztira; horietatik 70.000 euro Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak jarri ditu, eta gainerakoa, berriz, aurkeztutako ekimenei laguntza eman dieten herritarrek.
Aurkeztutako 14 proposamenetatik 11k beren proiektua gauzatzeko aurreikusitako gutxieneko baliabideen % 20 baino gehiago bildu dute, eta horrek aditzera ematen du publikoak onartu dituela. Horrela, sustatzaileei aukera emango die bitarteko eta baliabide gehiago izateko proiektua garatzeko eta gauzatzeko . Era berean, nabarmentzekoa da ekarpen ekonomikoak Gipuzkoako eskualde guztietatik etorri direla, eta gure lurraldeko mugak nabarmen gainditu dituztela Europako, Amerikako eta Asiako hainbat herrialdetatik egindako dohaintzekin.
Denis Itxaso Kultura diputatuak oso positiboki baloratu ditu crowdfunding-aren bidez lortutako emaitzak, eta nabarmendu duenez, «META sortzaile berri eta proiektu kultural askoren sarrera bihurtu da, eta gure panorama kulturala berritzeko eta zabaltzeko zeregin garrantzitsu bat betetzen du». Era berean, "METAk jasangarritasun handiagoa ematen duen tresna gisa duen rola" nabarmendu du foru arduradunak: «herritarrek parte hartzeko bide bat da, eta, haien laguntzarekin, departamentuak programa horri egiten dizkion ekarpenen xedea ere zehazten da».
Hasieran, Meta! 2019 deialdiak 38 proiektu jaso zituen, eta horietatik 35 ebaluatu ziren eta 14 crowdfunding kanpainan parte hartzeko bideratu ziren. Azkenean, proiektu horiek guztiek aurkeztutako kultura ekimena gauzatzeko zenbatetsitako gutxieneko baliabideak gainditu dituzte. Proiektuak ardatz dituzten gaiek eta diziplinek aniztasun handia dute: dela kontakizun liburu bat argitaratzea, zinema film labur bat ekoiztea edo dokumentalak egitea, dela modari edo gastronomiari buruzko proposamenak.
Meta! 2019rekin, lau crowdfunding kanpaina egin dira, eta 601.035 euro bildu dira guztira 63 kultur proiektu finantzatzeko.
Itxasok adierazi duenez, 2016an sortu zenetik, META finkatu da Gipuzkoan kultura eragileen eskura dagoen tresna gisa tokiko sarea aberastu eta indartzen duten ekimenak finantzatzeko. «Helburua baliabide berriak eskaintzea da, aurrekontuak handitzeko eta erakundeek laguntza merezi duten proiektuak hautatzeko herritarren parte hartzea ahalbidetuz. Hori guztia lagungarri da laguntzak emateko orduan kultura politika gardenago bat egiteko, eta inplikazio sozial handiagoa du».
META!rako hautatutako ekimenak 2019