Atzealdea MIKEL SANTIAGO

MIKEL SANTIAGO

Idazlea

Mikel Santiago Portugaleten (Bizkaia) jaio zen. Kontakizunak eta eleberri laburrak idazten hasi zuen bere ibilbidea eta, aldi berean, Interneten bere e-book propioak argitaratzen zituen; horrela lortu zuen Estatu Batuetako, Espainiako eta Latinoamerikako online best sellerren zerrendara iristea.

La última noche en Tremore Beach (2014) liburu arrakastatsuarekin sartu zen argitaratze munduan; ondoren, El mal camino (2015), El extraño verano de Tom Harvey (2017), La isla de las últimas voces (2018) eta El Mentiroso (2020) argitaratu zituen Ediciones B argitaletxean. Horrela, Espainiako best sellers zerrendako lehen postuetan kokatzeaz gain, bere liburuak hogei bat herrialdetan argitaratu dituzte, kritikaren nahiz irakurleen onarpenarekin. Gaur egun, nazioarteko thriller egile onenetakotzat jotzen da.

El Mentiroso eleberriarekin hasi zuen Euskal Herriko irudimenezko herri batean girotutako eleberri sorta bat, non bere hurrengo lana, En plena noche (2021), kokatuko den.

Dublinen eta Amsterdamen bizi izan da ia hamarkada batez. Gaur egun Bilbon bizi da, eta bertsioak jotzen jarraitzen du bere taldearekin.

Eleberrigile gisa duen karreraz gain, telesailetako kontzeptu eta gidoietan ere lan egiten du. Bere liburu batzuk pantaila txikira eta handira egokitzeko prozesuan daude.

Astelehena, 19.04.2021 , 18:00
Gaztelera
IKUSI GERTAERA

El género policiaco y el suspense siempre han estado asociados a las series, y en los últimos años una variante parece que ha llegado para quedarse: el crimen con vistas. Sobre sus similitudes con las novelas negras que arrasan en las listas de ventas charlarán los escritores invitados a esta mesa de debate.
Tras la mesa, y de la mano de FILMIN, disfrutaremos del estreno en exclusiva de los dos primeros episodios de Laëtitia, serie de ficción basada en la obra maestra del true crime de Ivan Jablonka.

Ibon Martín, Mikel Santiago, Noelia Lorenzo Pino

Modera: Ruth Pérez de Anucita

CONSEGUIR INVITACIÓN