Atzealdea

Musika dokumentalen nabarmenena, Dock Of The Bay Jaialdian

Musika dokumentalen nabarmenena, Dock Of The Bay Jaialdian

Dock Of The Bay Musika Dokumentalaren Jaialdia ospatuko da, Donostian, urtarrilaren 7tik 12ra.

-ren irudia Musika dokumentalen nabarmenena, Dock Of The Bay Jaialdian

Nazioartean sarituak izan diren 19 film eskainiko dituzte Trueba zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean, eta horietako bederatzik lehiatuko dute sail ofizialean. Tartean dira jaialdian estreinatuko dituzten euskarazko bi lan: ‘Lou eta Basahaideak.

Jaialdiaren 12. edizio honetan, emakumeen rolean eta formatu narratibo berrietan jarri dute fokua, zine dokumentalaren ikuspegi ezberdinak jorratu asmoz. Hortik, aurtengo berrikuntza nagusia: zuzeneko musika entzunez proiekzioak eskainiko dituen Dock Live saila. Hiru emanaldi izango dira atal honen barruan,Tabakaleran.

Joan den urtean sortutako bi sailek ere jarraipena izango dute aurten. Perfect Day sailaren barruan 2018ko zazpi dokumental nabarmenenak eta sarituenak eskainiko dituzte; atzera begira jartzeko gonbita luzatzen duen Paint in Black sailerako, berriz, Fernando Truebaren ‘Mientras el cuerpo aguante’ filma hautatu dute.

Analisirako tartea ere izango da jaialdiaren barruan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak antolatuta, musika dokumentaletan kontakizunek duten egokitasuna aztertuko dute Musika, irudia, musika mintegian. Dokumentalek literaturarekin, arte ederrekin edo antzerkiaren dituzten loturak, egiturak eta transmisioa jorratuko dituzte, besteak beste.

Musikarik ere ez da faltako. Hainbat kontzertu antolatu dituzte jaialdiak irauten duen egunetarako. Urtarrilaren 10ean izango da lehena, The King Khan & BBQ Show kanadiarren eskutik, Dabadaban. Hurrengo egunean Keler Festa izango da Covent Gardenen, Alex Casasekin. Jaialdiaren itxiera, berriz, hilaren 12an ospatuko da Dabadaban, Miqui Puig, Sugar & Spice eta Arbi Squad DJekin.