Atzealdea

MUSIKA MODERNOAREN KONPOSIZIOA

Egitasmoaren izena : MUSIKA MODERNOAREN KONPOSIZIOA

Eragilea : IKER LAUROBA

Telefonoa
619311623
Kontaktua
IKER LAUROBA

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Musika
Zein balio sustatzen ditu
Euskal kulturarekiko sentsibilizazioa, autokonfiantza eta autonomia, talde-lana, pentsamendu kritikoa,  komunikaziorako gaitasuna, aniztasuna, konfidantza
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
1.936€ (IVA incluido)
Jardueraren deskribapena:

Iker Laurobak aurkeztutako jarduera batez ere Bigarren Hezkuntzako edozein mailako ikasleei zuzenduta dago. Ordurako, musikaren interpretazioaren inguruko ezagutza zabala lantzen da ikastetxeetan, baina abestien sormenaren mundua arrotza egiten zaiela uste dugu. Arlo horretan, egun, bete beharreko “hutsune” bat dagoela uste dugu eta hori da, hain zuzen ere, proiektu berritzaile honen xede nagusia: musika ulertu eta sortze-prozesuan izan ditzaketen zailatsunak gainditzen laguntzea.

Horretarako, saio bakoitzean pauso ezberdinak emango dira eta ekintza ezberdinak jorratuko dira.
Horien artean, ondorengoak dira nagusiak:

Ikasleek, abestiak nola idazten diren ikasiko dute.

Grabazio baten ordena zein den eta instrumentuen txertaketa nola egiten den ezagutuko dute,
pausoz pauso.

Abesti bakoitzerako instrumentu egokiena edo egokienak zein diren ezagutuko dute.

Letrak duen garrantziaz jabetuko dira eta letra eta musikaren arteko loturaren prozesua landuko dute.

Proposatutako saio bakoitza, gainera, abesti original baten sorkuntzarekin amaituko da. Partaide
guztien artean sortutako abestia izango da eta, aldez aurretik aukeratutako eta abestiarekin bat
datozen instrumentuekin egingo da. Gainera, abesti horien mezua, aldez aurretik azterturiko ikastetxe bakoitzaren baloreekin bat etorriko da.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
-Saioak non egingo dira?: ikastetxeetan bertan (beraiek aukeratutako gelan) . Iker bertara joango da bere ibilgailuarekin/ COVID egoeran etxetik.
-Iraupena: Ordubeteko lau saio egun ezberdinetan (guztira lau ordu).
-Ikastetxeari eskatutako baliabideak: proiektorea (aukerazkoa) eta entxufe bat.
-Gainontzeko baliabideak: Ikerrek berak eramango ditu: Ordenadorea, soinu txartela, mikrofonoa,
instrumentoak….
-Garraioa: Iker bere ibilgailuan mugituko da eta, beraz, ez da zentzu horretan behar berezirik egongo.
Jarduerari buruzko txostena:

ALDERDI ARTISTIKO-KULTURALA
Jarduera garatzeko eta ezarritako helburuak lortzeko, guztira ordubeteko iraupena izango duten lau saioz osatutako proiektua aurkezten dugu. Hau da, proiektuak, bere osotasunean, lau orduko iraupena izango du ikasleekin batera burutuko den jarduerari dagokionez, Iker Laurobak berak hori prestatzeko eta garatzeko ikastetxetik at egingo duen lanaz gain. Zehazki, saio bakoitzean emango diren pausoak honako hauek izango dira:
1.- Modu praktikoan zein teorikoan, Ikerrek dauden oinarri erritmikoak aurkeztuko ditu, ikasleek oinarri horietara hurbiltzeko eta bakoitzaren ezaugarriak ezagutu eta aztertu ditzaten.
2.- Bigarren saio batean, Ikerren tresna/instrumentuekin, instrumentu melodikoak grabatuko dira: txirula, biolina, gitarra, etab. Ikasleek abesti bakoitzean moldaketak nola egiten diren ikasiko dute, horietan erabiltzen diren instrumentuak oinarri hartuta.

Covid-19aren egungo testuinguruan, Iker arduratuko da grabazio horiek ikasleen aurrean egiteaz, horiek egiteko modu praktikoa ikus dezaten, baina egoera aldatuko balitz eta osasun zein segurtasunaren inguruko aholkuak ahalbidetuko balute, haien parte-hartzea sustatuko litzateke, eurek ere grabaketak egin ahal izateko.
3.- Hirugarren saioa, ikasleek aurretik landutako letrekin (ikastetxearekin berarekin lotutako letrak),
melodiak sortzeari buruzkoa izango da. Iker arduratuko da lehenengo bi egunetan landutako oinarriaren gainean ahots nagusi bat grabatzeaz eta, ondoren, ikasleei abestiaren zati bat aukeratu eta etxean/gelan grabatzeko eskatuko die.
4.- Laugarren eta azken saio batean, aurreko jardunaldietan landutako doinu guztien bidez osatuko dugu abestia. Lehen esan dugun bezala, beharrezkoa izanez gero, ikasleek oso modu sinplean egin ahal izango dituzte euren ahotsen grabazioak etxean, gaur egun hain ohikoak diren mikrofonodun kaskoekin adibidez.
Saio horien emaitza gisa, eta proiektua garatzen ari den bitartean eta ondoren Iker Laurobak kanpoan egingo duen prestakuntza eta ekoizpen lanaren ondoren, ikastetxeak abesti bat izango du, ikastetxeko ikasleek beraiek sortua, eta ikastetxeari/eskolari buruzkoa. Beraz, haren erabilera elkargoak erabakitzen duenaren mende geratuko da, ariketa horren zati bat soilik izan baitaiteke, edo beste une/helburu batzuetara zabaldu baitaiteke, komunikazio-tresna gisa.
Prozesu guzti honetan erabiliko den materialari dagokionez, grabazio tresna edo sistema bezala, besteak beste, kalitatezkoa izango da eta horrek bere isla izango du emaitzan.

ARLO PEDAGOGIKOA
Aurreko puntuetan aurreratu dugun moduan, asmoa da proiektua gauzatuko den ikastetxeko eredu
pedagogikoarekin bat datorren abesti bat sortzea ikasleekin batera.
Horretarako, aldez aurretik aztertuko dugu zeintzuk diren eredu bakoitzean jasotzen diren balio nagusiak eta jardueraren lehen egunean, ikasleei proposatuko diegu euren etxeetan eta hurrengo saioetarako mezu horiek lantzea, eta horiekin sortuko dugu abestiaren letra.
Baloreak edo igorri nahi den mezua alderatzeko ariketa hori, ikastetxeak egokiagotzat jotzen badu, saioak hasi baino lehen egin ahal izango da Iker Laurobarekin batera, eta ikastetxeko arduradunek beraiek zehaztu ahal izango dute helarazi beharreko mezuaren edukiaren nondik norakoa.
Hori ere, nahi izanez gero, ikastetxeak ikasleen artean sortzen dituen sentsazio eta pentsamenduekin lotuta egon daiteke.

Gure ustez, hau beste modu bat izan daiteke ikasleei ikastetxearen hezkuntza-ereduaren ardatz diren ildo estrategikoak gogorarazteko eta horiek barneratzeko.
Gainera, une oro sustatuko dira, besteak beste, ikasleen sormena, parte-hartzea eta autonomia bezalako alderdiak.
Azkenik, eta lehen puntuan zehaztu dugun bezala Bigarren Hezkuntzako kurrikulumean jasotako beste helburu batzuk betetzeaz gain, ikasleak gaur egungo musikarekin konektatzea da helburua; euren egunerokoan entzuten duten musikarekin, alegia, eta gehienetan ikasketa "klasikoagoa" egiteko joera duten ikastetxeetan egiten den musika-ikaskuntzaren osagarri gisa.
Gure ustez, esparru horretan hutsune garrantzitsu bat dago, eta interesgarria iruditzen zaigu hori betetzea, musika komunikazio-tresna desberdin eta ezinbestekotzat jotzeaz gain (are gehiago egungo testuinguruan).
*Hasiera batean, jarduera guztiak euskaraz egiteko pentsatuta daude, ikasleak euskal kultura eta musikara ere hurbiltzeko, baina ikastetxe batek gaztelaniaz egin nahi izanez gero, ez legoke arazorik egongo aurerra eramateko, eta gainerako helburuak ere beteko genituzke.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Ez da erraza Iker Laurobaren biografia lerro bakar batzuetanadieraztea. Izan ere, abeslari, musikari eta musikagiledonostiarrak, ibilbide luzea baitu Euskal Herriko musikarenhistorian. Orain dela 16 urte “Lauroba” izeneko taldearekinbatez ere ezagutzera eman zen eta, harez geroztik, bere
ibilbidea etengabea izan da. Besteak beste, epe horretan 10disko kaleratu ditu Lauroba taldea zein bere bakarkakoproiektuarekin; beste artisten 20 disko baino gehiagotan ere parte hartu du abeslari zein musikari moduan; eta 100 abesti baino geihago ere sortu ditu.
Bere ibilbide profesionalaren barruan, gainera, eta proposamen honi dagokionez, telebistarekin eta, bereziki, ETBko Goazen telesailarentzat egin dituen kolaborazio ugariak nabarmendu behar dira. Hain zuzen, bera arduratzen da urtero udako abestiak sortzeaz, baita telesailean agertzen
diren kantetako asko konposatzeaz ere.

Sormenaren munduan, beraz, esperientzia handia du Ikerrek eta bere trebezia eta ezagutza hori ere sarritan elkarbanatu du hezkuntza munduan. Gitarra irakaslea izan zen Orioko musika eskolan eta Donostiako San Patricio ikastetxean. Gaur egun ere, gitarra zein armoniako klaseak ematen ditu bere estudioan, uneoro ikasle bakoitzaren perfila eta mailari eutsiz eta horien arabera edukiak landuz.
Musika eta konposizioaren inguruko hainbat hitzaldi ere eskaini ditu musika eskoletan eta ikastetxeetan.
Horien artean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak bertako ikastetxeetan zabaldutako “Musikariak Ikastetxeetan” izeneko programan parte hartu zuen 2018 eta 2019an. Besteak beste, Donostiako Luberri ikastolan ere musikaren konposizioaren inguruko hitzaldiak ere eman zituen 2017an.
Bestalde, Donostiako Axular Lizeoa ikastetxearen 50. urteurreneko abestia sortu zuen 2019an. Lanketa zein grabaketa prozesua, gainera, bertako ikasle eta ikasle ohiekin egin zuen eta hauek, ikastetxearen historiaren letrarekin sortutako abestian parte hartzeko aukera izan zuten. Ikastola honetan ere, DBHko ikasleekin hainbat solasaldi musikatu egingo ditu aurten Gipuzkoako Foru Aldundiaren GMLP proiektuiaren barruan.

Dokumentu osagarriak
Loturak

DOKUMENTU BISUALA