Atzealdea

MUSIKA-MUGIMENDUA-GORPUTZA

Egitasmoaren izena : MUSIKA-MUGIMENDUA-GORPUTZA

Eragilea : MAITE ARROITAJAUREGI ARANBURU "MURSEGO"

Telefonoa
667084922
Kontaktua
MAITE ARROITAJAUREGI

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Musika
Gorputz hezkuntza
Zein balio sustatzen ditu
GENERO ETA IDENTITATE BERDINTASUNA, ANIZTASUN KULTURALA ZEIN AFEKTIBO/SEXUALA, INKLUSIOA...
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
1.197, 90 € (BEZ barne), 3 saioetarako
Jardueraren deskribapena:

(Gorputza mugarik gabeko sormen iturria: soinua, ixiltasuna, ahotsa, lengoaia)
Jarduera honek gorputz adierazpena, ahotsa, soinua eta musika uztartzen dituen bizipen parte-hartzailea izatea du helburu.
Gorputzak, espresatzeko ematen dizkigun aukerak, aztertu eta landuko dira, mugimendua eta soinua ardatza delarik.
Horretarako, koordinazioa, erritmoa, pultsua, ahots emisioa eta soinuaren ezaugarriekin ariketa desberdinak egingo ditugu.
Bukatzeko, bizitako esperientzia baliatuz, pieza sonoro bat sortu eta interpretatuko dugu, behar izanez gero “partitura” idatziz (parte hartzaileen behar eta nahien arabera).

Hiru saiotan banatuko da jarduera:
• Lehenengo saioan gorputz espresioa landuko dugu, bere osotasunean.
• Bigarrenean batez ere ahots, gorputz perkusio, erritmo eta pultsuarekin lotutako ariketak egingo ditugu.
• Hirugarrenean pieza konposatu eta interpretatuko dugu.
Beti ere, kontutan izanda, jarduera honetan prozesua dela garrantzizkoena eta ez emaitza (pieza). Pieza konposatzea eta erregistratzea ikasleak motibatzeko baliagarria dela deritzot kontutan izanda beraiek era digitalean ikusten dutela mundua, eta euskarri digitaletan eguneroko ekintza asko eta asko jasotzera ohituta daudela.
 

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
Jarduera 90 minutuko 3 saiotan banatuta egongo litzake (3 egun desberdinetan). Malgutasuna legoke saioren bat luzatuko balitz.
Gela edo gune zabal bat, musika ondo entzuteko bozgorailua eta erreproduktorea.
Ikasgela bakar bati zuzendua litzateke (20-25 pertsona).
Jarduerari buruzko txostena:

JARDUERAREN ALDERDI ARTISTIKO/KULTURALA
Alde batetik, proposatutako ariketak lantzeko, euskarazkoaz gain, mota eta kultura desberdinetako musika erabiliko dugu horretarako beraien gustuak kontutan hartuz, eta baita ere erreferente berriak ezagutaraziz.
Kalitatezko musika izango da (behar izanez gero, nik neuk konposatu eta graba nezake doinuren bat), aukeraketa horretan, kultur aniztasuna, genero berdintasuna eta inklusibitatea kontutan hartuko dira. Beraien erreferente musikalen zerrenda aberastea beste helburuetako bat izango da.
Bestalde, azken saioan, ikasleak piezaren sortzaile izango dira, zuzenean arte lanaren ekoizle, esperientzia honek dakarren onura guztiekin.
Adibide batzuek:
IFÈ (Puerto Rico, musika afrokubatarra)
https://www.youtube.com/watch?v=93eNFV5Te64
BOMBA ESTEREO (Kolonbia, elektronika, rap, rock…)
https://www.youtube.com/watch?v=bxWxXncl53U
NATHY PELUSO (Argentina, hip-hop, soul, jazz, rap, salsa y swing)
https://www.youtube.com/watch?v=vkvMgp_7swk
DUPLA (E.H, reggetoia)
https://www.youtube.com/watch?v=NdiJMno0J0I
KHALED (Granada, Maroko, Trap)
https://www.youtube.com/watch?v=Ip-9DGKWu0o
Sara Hebe,Arca, Tomasa Del Real, Gata Catana, Kumbia Queers, Kau Kori Kura, Fermin Muguruza, Eric Satie, Afrikako Herri Musika, Boollywood-eko Musika, Musika Klasikoa…

JARDUERAREN ARLO PEDAGOGIKOA
Atal honi dagokionez, nabarmendu nahi nuke, nerabeek beraien gorputzekin daukaten harreman askotan korapilatsua izan ohi dela eta beraien burua, egungo gizarteak bultzatzen dituen gorputz ereduetatik urruti ikuste dutela.
Jarduera honekin, gorputzaren ezagutza bultzatuko da, honek identitatea eraikitzen eta beraien burua definitzen lagunduko die. Horrela, norbanakoaren gorputzarekiko pertzepzioa hobetuko dute, harreman osasuntsuagoa eraikiz eta autokonfiantza bultzatuz.
Bizipen onek sustatuko dituen kontzeptuak:
• Integrazioa, talde partaidetza, kohesioa, beste gelakideen onarpena.
• Enpatia
• Sormena, irudikatzeko gaitasuna
• Pentsamendu malgua
• Adimen inter/intrapertsonala
• Motibazioa
Bestalde, nire irakasle esperientzian oinarrituta, uste dut musika gorpuztea, osotasunean bizitzea dela honen ezaugarriak barneratzeko modurik eraginkorrena.
Proposatutako ariketak, adimen eta gaitasun desberdinak dituzten pertsonentzat egokituko dira, hala behar izan ezkero.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA
• 2001/2002. Biolontxeloan Lizentziatua. Gasteiz: Jesús Guridi Goi Mailako Musika Kontserbatorioa.
• 2004/2005. C.A.P ziurtagiria. Madril: Universidad Complutense.
• 2000-2005. Musikoterapiako postagradua Gasteizko “Instituto de Música Arte y Proceso”.Gasteiz.
• 2005-“DANCE DINAMIC. Una experiencia creativa desde un enfoque transcultural” Wolfang Stange.Ikastaroa.
• 2002. “ MUSICOTERAPIA: expresión con la voz,el cuerpo y los instrumentos” Inge Nygaard Pedersen.
• 2003. “Musika pedagogia aktiboari buruzko ikastaro trinkoa”.Jos Wuytack.

• 2013:“Aniztasuna Musika Eskola Inklusiboan”ikastaroa, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak antolatuta.
• Ballet klasikoa eta dantza garaikideko klaseak.
LAN ESPERIENTZIA
• 2002/2005. Musika irakasle bigarren hezkuntzan. Azitaingo Ama –Lasalle Eibar , Mikel Aozaraza –Elkar Hezi Oñati eta San Pelayo eskola Ermuan.
• 2005etik aurrera Musika Eskoletan irakasle, musikoterapia, biolontxeloa, orkesta eta musika tailerra ematen.
JARDUERAREKIN LOTUTA
• 2018 eta 2019an irakasle “Zineleku”n. “Musika esperimentazioa” eta “Gorputza eta soinua” ikastaroak gidatzen. https://www.zineleku.org/zineleku2019eus
• 2017/2018. “Harrotu ileak” Tabakalerak bultzatutako kultur proiektuan parte hartzea.
• 2017. “100% Oion”. Oiongo herritar eta kolektibo desberdinekin batera sortu eta grabatutako diska.
• 2018/2019 “Akelarre” filmeko aktoreei (16/25 urte bitarteko gazteak) soinu bandako kantuak kamara aurrean interpretatzeko eta grabatzeko,irakasle lanak.
IBILBIDE ARTISTIKOA
https://www.facebook.com/Mursego/
https://mursego.bandcamp.com/