Atzealdea Indarberrituta datorkigu San Sebastian Moda Jaialdiaren 2022ko udaberri-uda denboraldiko edizioa

Indarberrituta datorkigu San Sebastian Moda Jaialdiaren 2022ko udaberri-uda denboraldiko edizioa

Roberto Diz, ES Fascinante eta Stillalive diseinugileek aurkeztuko dituzte, besteak beste, haien proposamenak, Balenciaga Museoko eta San Telmoko pasareletan

Indarberrituta datorkigu San Sebastian Moda Jaialdiaren 2022ko udaberri-uda denboraldiko edizioa

Maiatzaren 4an, 5ean, 6an eta 7an, indarrez iritsiko da gure agendetara San Sebastian Moda Jaialdiaren udaberri-uda denboraldiko edizioa. Herrialdeko kultura-hitzordu handien aztarnari jarraituz, eta Estatu mailako ‘fashion’ zirkuituan bere lekua hartzeko helburuz, egitaraua indartuko du euskal jantzigintza-industriaren ekitaldi nagusiak, parte hartuko duten enpresa kopurua nabarmen handituta.

Lau egun bete-beteak izango dira, eta 44 desfile egingo dira hainbat espazio enblematikotan: Cristobal Balenciaga Museoan, San Telmo Museoko elizan eta Cristina Enea parkean; eta Tabakalerako Kutxa Kultur espazioa izango da oraingo honetan ere moda jasangarriari buruzko jardunaldia hartuko duena, maila goreneko hogei bat profesionalen eskutik. Edizio hau, gainera, gogoangarria izango da edukieren %100 onartuko duelako berriro, eta amaitu direlako azkeneko bi urteetan Jaialdiak bizi izan dituen mugak.

Balenciaga Museoko eta San Telmo Museoko ikuskizunak osatzeko, desfileak egingo dira aire zabalean ere. Maiatzaren 4an, San Sebastian Shops elkarteak 'fashion show’ bat bultzatuko du; Cristina Enea parkean egingo da, eta Donostiako hogei bat markak hartuko dute parte.

Sarrerarik gabe geratzen direnentzako, San Sebastian Moda Jaialdiaren programazio osoa zuzenean jarraitu ahal izango da webgune honen.