Atzealdea

Objetu desberdinen istorioak

Egitasmoaren izena : Objetu desberdinen istorioak

Eragilea : Borobil Teatroa

Telefonoa
656759557
Kontaktua
Anartz Zuazua

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Ingelesa
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Kreatibitatea, irudimena, garapen emozionala, komunikazioarako abilidadeak, norberaren eta bere inguruaren ezagutza, gizabanako garrantzia taldean, gizarte hausnarketa, ingelesaren ezagutza…
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

2.700 € (BEZa barne)

Jardueraren deskribapena:

Objetu baten behaketa eta azterketa emozionaletik (mugimendua) istoriak sortu. Ikastaro honetan, objektuek eta materialek transformatzerakoan eskeintzen dituzten metafora anitzak ezagutuko ditugu, bizitako esperientzien irudiak, eta horiek guztiak antzerki istorioak eraikitzeko erabiliko ditugu.

Objetuak berak bere baitan istorio bat ezkutatzen duela ikusiko dugu: goma elastiko batek adibidez, zerbait kontatzen ari da luzatzen eta uzkurtzen den bakoitzean. Sukaldeko paper zati bat zimurtzerakoan ere istorio bat kontatzen digu. Kartoi zati bat bihurritu, lurrean jarri eta nola zabaltzen den behatuko dugu. Zer ikusten dugu? Bere jatorrizko formara itzultzen da? Esperientzia baten eragin eraldatzailea, bueltarik gabekoa, aztertzeko abiapuntua da hau, gure inguruko norbaiten heriotza, adibidez. Pixkanaka plastikozko edalontzi bat zapaltzen dugu eskuen artean eta mugimendu horrek jazarpenaren eraginaren inguruko metafora ematen digu. Arrautza bat horma baten aurka apurtu: hau, sexu erasoak gazte baten bizitzan zer suposatu dezakeenari buruzko istorio baten abiapuntua izan daiteke. Olioarekin kontaktuan sartzen den ur tanta batek hiri berri batera iritsi berri den etorkin baten esperientzia metaforikoki behatzeko aukera ematen digu. Zein dira eguneroko objektuek ezkutatzen dituzten istorioak?

6 sesioetan zehar, 25 ikasleko talde batekin lan egingo dugu aztertu ditugun gaietan oinarritutako antzezlan txikiak sortuz. Eszenatokiak 2x2 metro izango ditu eta mahaiak, bankuak, kaxak edota eskolak eskuragarri duen guztia erabiliz eraiki dezakegu. Espazio txiki honek gorputza eta ahotsaren bitartez bakarrik era guztietako istorioak kontatzea errazten du.

Klaseak ingelesez eta euskaraz edo gaztelaniaz emango dira. Ingelesak gure proposamenean plus bat suposatzen duela uste dugu, ikasleek saioetako zati bat hizkuntza horretan egin ahal izango baitute bertako irakasle batekin eta ingelesa modu desberdin batean landuz. Modu ludiko eta lasaiago batean.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Saio hauek burutzen errazak dira baldintza berezirik gabeko espazio fisiko bat besterik ez baitute behar. Gimnasio batean edota ikasgelan bertan egin daitezke. Egungo osasun egoera kontuan hartuta kanpoko patio batean ere egin daizteke. Material guztiak Borobil Teatroa Estudioak emango ditu. Eskolak bankuak, mahaiak, kutxak edota ikasleek antzezlan plataforma gisa erabiltzeko izan dezaketen beste edozein iradokizun erabiltzeko aukera emango du.

Jarduerari buruzko txostena:

Materialekin lan eginez, ikasleentzat zailak eta garrantzitsuak diren gaien transposizio artistikoa lantzen dugu, beraiek aukeratuko dituzten gaiak izango dira. Istorioa dramatizatuz, ikasleek beren burua begiratu dezaketen ispilu bat sortu dezakegu, eta sufritzen duen pertsonaren esperientzia emozionalera iritsi daitezke. Hain espazio eszeniko txikian lan egiteak, gorputza eta ahotsa entrenatzera behartzen ditu, era guztietako leku eta inguruneak sortu ahal izateko.

Sarritan eguneroko objektuen eraldaketa lantzen dugu gure lanean erabilera anitzetarako. Espazio murriztu batean objektu minimoekin lan eginez, gure gorputzaren komunikazio ahalmena, irudimena eta gure ahotsaren aukerak esploratzen ditugu. Ikasleei interesatzen zaizkien gaiak jorratuz, ikasleen inplikazio handiagoa lortuko dugu beraien lanean.

Antzerkia diskurtsoaren ezinbesteko tresna da. Batez ere gazteekin lan egiterakoan. Antzerkiak gure burua eraldatzeko gai garela gogorarazten digu. Antzezlanean, pertsonaia batek aldaketa prozesu bat bizi du eta bera behatzen dugun guztiok aldaketa hori sentitzen dugu.

Guztiei lehentasuna ematen dien proiektu inklusiboa da hau, bakoitzak bere ideiekin eta bizipenekin egiten duen ekarpena ezinbestekoa da taldearentzat. Ikastaroko gidariak, gidoirik gabeko sorkuntza prozesuan esperientzia zabala dute eta ahots guztiak entzunak izan daitezen bidea prestatu eta prozesu honen dinamika kudeatzen badakite.

Antzerkia hizkuntza atzerritar bat ikasteko ahalmen handia duen tresna da. Hannah Berry aktore ingelesak ikasleei bere ama hizkuntzan zuzenduko da,

hizkuntzarekin lotura zuzena sortuz, hauek berarekin soilik ingelesez hitz egingo baitute. Helburu nagusia benetako komunikazioa da. Saioak ez dute ikasketa kurrikularra ordezkatzeko asmoa, baizik eta hizkuntzaren praktika dinamiko bat eskaintzea.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

HANNAH BERRY, Filologia Ingelesean lizentziatua Londresko Unibertsitatean eta antzerki sorkuntzan eta antzezpenean diplomatua Londresko Nazioarteko Arte Eszenikoen Eskolan. Irakasle bezala dituen esperientzia urteetan zehar, ingelesa ikasteko metodo dinamiko bat garatu du. Hainbat urte daramatza Borobil Teatroa konpainian aktore bezala eta orain Borobil Teatroa Estudioan antzerki irakasle ere bada. Quiero Teatrorekin ere kolaboratzen du ingeleseko antzerki saioen dinamizatzaile gisa eta Nafarroako kultur etxeetako ipuin kontalarien saioetan. Bere irakaskuntza esperientzia The English School, Lacunza, Elduaien eta El Aula Azul dira. Antzerki eta hezkuntza arloetan lan egin du 1-18 urte bitarteko haur eta gazteekin. Bere ibilbide artistikoak Euskal Herrian eta Ingalaterran garatutako proiektuak hartzen ditu barne aktore eta sormen kolaboratzaile gisa.

ANARTZ ZUAZUA (Donostia, 1973), ESCIVI-n irudia eta soinua ikaski zuen. Musika Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Antzerkia Antzertin (Euskal Herriko antzerki eikola), Madrileko W. Layton laborategian eta Pariseko J.Lecoq antzerki eskolan.

Aktore eta zuzendari bezala Euskal talde desberdinekin aritu da. Gorringo taldearen “Kutxidazu bidea Isabel” zuzentzen du, euskarazko antzerkian aurrekaririk gabeko publiko arrakasta izan zuena.

2006an "Xomorroak" lanagatik Max sarietarako izendatu zuten. Telebistan zenbait telesailetan aktore lanak egin ditu. Wazemank eta "DBH" telebistan zuzendu dituen programa arrakastatsuenak dira.

Zineman aktore bezala film desberdinetan aritu da. 2010. urtean “Él nunca lo haría”, bere lehen film laburra, zuzentzen du 40 sari baino gehiago lortuz. Besteak beste, Canal Plus France saria Montpellierreko zinemaldian edo Donostiako Giza Eskubideen Jaialdiko Gazteen Saria.

2012an Borobil Teatroa taldea sortzen du. Bere lehen lanak "Ali Baba eta 40 lapurrak" FETENeko interpretazio saria irabazten du. Ondoren, "On Egin", "GU, ez gaude bakarrik“, “Jokoz Kanpo”, "Roman eta Julieta” eta "Hansel & Gretel" estreinatzen ditu.

Hezkuntza alorrean, 17 urte baino gehiago daramatza antzerki ikastaroak ematen Gipuzkoako hainbat ikastetxetan. 2020an “Borobil Teatroa Estudioa” irekitzen da, Donostiako Gros auzoan kultur sustatzaile izateko asmoa duen lekua.