Okasiorako jantzia

Okasiorako jantzia

D´Museoak Koruko Ama Birjinaren mantuen sorta bat aurkezten du erakusketa honetan. Koruko Ama Birjina da eliza honi izena ematen diona, bai eta Donostiako zaindaria ere.

Okasiorako jantzia

Erakusketa honen bidez ezagutzera eman nahi ditugu Koruko Ama Birjinaren irudiaren historia, bere mantuen bidez transmititzen diren mezuak eta mantu horietaz gozatzeko aukera eman diguten emakume-esku askoren lana, bai egin mantu horiek zituztelako, dohaintzan eman zituztelako edo zaindu zituztelako.

Inoiz galdetu al diogu geure buruari zergatik janzten diren irudiak? Gizartean bezala, Elizan ere, jantziak komunikatu egiten du, mezuak transmititzen ditu. Irudia apaintzeaz gain, badago sinbologia bat, bai janzteko keinuan, bai jantziaren kolorean, bai brodatuaren  motiboan… Mezu sakonago bat dago, gaur egun galtzen ari dena, eta hori ulertzen lagundu nahi du erakusketa honek.