Atzealdea

Okerreko ibiltariak, aparteko ibiltariak.

Egitasmoaren izena : Okerreko ibiltariak, aparteko ibiltariak.

Eragilea : Maite Aizpurua Olaizola

Telefonoa
690723751
Kontaktua
Maite Aizpurua

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Dantza
Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Euskara
Gorputz hezkuntza
Etika
Zein balio sustatzen ditu
Inklusioa, aniztasun funtzionala, genero berdintasuna eta hezkidetza, arte heziketa, pentsamendu kritikoa eta autoezagutza, parte hartzea.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gehienez 50 ikasle. (ikasmaila bat)
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
1.400 euro

+Info: PDF dokumentua.

Jardueraren deskribapena:

Okerreko ibiltariak, aparteko ibiltariak gazteei zuzendutako tailer aktiboa da, aniztasunfuntzionalaren ikuspegia oinarri talde sormena jorratzen duen tailerra da. Gorputzen aniztasuna sormenerako abiapuntutzat hartuaz, antzerkiaren tresnak erabiliz norbanako eta talde bezala ditugun gaitasun espresiboetan arakatzea du helburu. Aldi berean, gure gizartean eredutik at dauden gorputzen ikusgarritasuna bultzatu, eta esperimentazio artistikoa eta praktika/jolasaren bitartez balioan jartzeko proposamena da honakoa. Aniztasuna “errespetatzetik” harago, erdigunean jarri eta jolas, bizi eta deskubrimendurako aukera bihurtzea. 

Horretarako, Maite Aizpuruak Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlanaren sormen prozesuan burututako ariketak eta hausnarketak partekatuko diru nerabeekin. (http://mao.eus/erresistentzia-arazo-fisikoa-da/)

Metodologiari dagokionez tailerrak arte eszenikoetako (antzerki eta dantza garaikidea) tresna pedagogikoez eta gorputzaren ulermenaz baliatzen da.

“Ibiltzearen” kontzeptutik abiatzen den tailer honetan, bide hauek jorratuz burutuko da tailerra:

  • Gorputzen aniztasuna oinarri koreografikotzat hartuz
  • Barne eta kanpo behaketa burutu eta mimesiaren bitartez hurbilduz
  • Narrazio biografikoak eta fikzioa nahastuz
  • Memoria korporala eta gorputz adierazpena uztartuz
  • Parte hartze inklusiborako teknikak aplikatuz

Tailerraren ezaugarriak:

  • Iraupena: 3 h, saio 1 (ikus gehigarriak) 
  • Adin talde eta zentro bakoitzeko ikasketa plan eta beharretara moldagarria. 
  • Euskaraz (errealitate soziolinguistikoaren aintzat hartuta) 

Tailer honen zeharkako helburuetako bat arte eszenikoak gazteengana hurbiltzea da. Alde batetik, hezkuntza zentroetan arte heziketa proposamenak abian jarriaz. Bestalde, artista, arte gune (antzoki, jaialdi, etab.) eta hezkuntza komunitateen artean hurbileko harremanak eraikiaz, eta elkarren lana ezagutu eta elkarbanatuaz. Horregatik, tailerra burutzen den zentroan baina baita herrian/auzoan Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlanaren emanaldira joateko aukera egokia izango litzateke, nahiz eta proposamen independienteak izan daitezkeen. Nerabeek praktikan jarritako sorkuntza metodologien jatorria eta hortik sortutako artefaktu artistikoa ezagutzeko aukera izango lukete, baita artista eta publikoaren arteko topaketa hitzartzekoa ere. (http://mao.eus/agenda/)

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:
  • Gela zabala  (kanpoan egiteko aukera espazio egokia izanez gero)
  • Musika jartzeko aukera
  • Irisgarritasuna bermatzen saiatzea (mugikortasuna, sentsoriala, kogniziozkoa...)
  • Covid-19 protokolo neurrien araberakoa
Jarduerari buruzko txostena:
Proiektua sakonean eta HEZIBERRI 2020 Eskola Curriculumarekin loturak txostenean.
Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Maite Aizpurua Olaizola (Zumaia, 1990). Sortzaile, interprete eta ikerlaria. (http://mao.eus/bio/)

Kuriositateak bultzatuta  Soziologia eta Kultur eta Gizarte Antropologia ikasketak burutu zituen  EHUn (Donostia, Bilbo) eta UFBAn (Salvador da Bahia, Brasil).  10 urtez aisialdia, heziketa ez formala eta parte hartze sozialaren arloan egin du lan hezitzaile eta gazte eta helduen formatzaile gisa pedagogia anitzekin esperimentatuz.

Donostiako TAEn (2013-2015, Donostia) hasi zituen ikasketak eta Arte Dramatikoan titulatu zen DANTZERTIn (2019).

Metrokoadroka kolektiboaren proiektu desberdinetan kolaboratu du (http://mao.eus/kolaborazioak/) eta Horman Poster kolektiboko kide da.  Eraikitzen gaituzten hitzak mediazio-artistiko proiektuan (Ikus: https://vimeo.com/269457686) laguntzaile aritu ondoren, arte-hezkuntzan eta antzezlanen sorkuntzan dabil lanean taldearekin Antigone edo ezetzaren beharra proiektuan. (www.hormanposter.eus)