Ondare Historiko-artistiko eta Artxiboen Zerbitzuak Bidasoako Zinema Arkeologikoaren Nazioarteko Zinemaldiaren (FICAB) antolakuntzan parte hartu du aurten ere
Hitzorduaren 22. edizioa izango da aurtengoa. Azaroaren 14tik 19ra bitarte luzatuko da, eta berritasun batzuk izango ditu.
- 1151
FICABen XXII. edizioak, azaroak 14 eta 19, munduan zehar banatutako abentura arkeologikoak kontatzen dituen zinema dokumentalaren onena dakar. Aurten, film luzeen kalitate apartekoak izan dira. Hori dela eta Ondarearen Foru Zerbitzuak egin ohi duen lana, lehiaketara aurkeztutako lanak hautatzea eta programa egiten laguntzea hain zuzen, bereziki konplexua izan da.
Programa guztia hemen ikusi dezakezu.