Atzealdea

ONDARE UP!

Egitasmoaren izena : ONDARE UP!

Eragilea : UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroa

Telefonoa
944276432
Kontaktua
Begoña Guzmán, Eva Quiroga

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ondarea

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Zein balio sustatzen ditu
Gazteen parte hartzea. Ondarea eta kultur aniztasunaren sustapena eta zabaltzea. Kultur anitzen inklusioa.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
2.967,60€ BEZa barne
Jardueraren deskribapena:

ONDARE UP plataforma digital baten itxurazko tresna didaktikoa da eta elkar-sorkuntza suposatzen duten espazioetan banaturik dago. Beraz, tresna bizia eta aktiboa da. Era berean, talde eta eragile desberdinekin lan egiten dugun neurrian, aldakuntzak eta esperientzia berriak gehitu daitezke, ondare material eta inmaterialaren zein kultur aniztasunaren arloko eztabaida berrien inguruan hasunartuz.

Plataforma honetatik, 2 orduko 3 saio parte-hartzaile egitea proposatzen dugu.

Lehengo saio batean, ikasleek plataformatik abiarazten ditugun esperientziak ezagutu ahal izango dituzte, ondarearen eta kultur aniztasunaren inguruko hausnarketak sustatuz: Erronkak eta Ginkana Transmedia. Halaber, ondare material eta materiagabea zer den ulertzen lagunduko ditugu bere errealitatearen hurbileko ereduen bidez eta, aldi berean, gizarteen garapenean aniztasun kulturalak daukan garrantzia ikusiko dugu.

Horrela, ondorengo bi saioetan, ikasleen sentsibilizazioa eta hausnarketa kritikoa landuko dira, dinamika parte-hartzaileen bidez, beraiek izan daitezen esperientzia berri baten sortzaileak: pieza artistiko edo ikus-entzuneko bat, hala nola, mural parte hartzaileak, argazkiak, erronkak edota saio hauetan identifikatu duten haien hurbileko ondarearen inguruko ginkana berri bat.

Esperientzia honen azken emaitza, plataforma web-ean hedatuko da, ONDARE UP komunitateak ikusi eta partekatu ahal izateko eta bide batez, ikasleek sortutako esperientzia berri horrek jarraitasuna izan dezan.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Pertsonalak:  UNESCO Etxeko gizarte eraldaketarako kultura teknikaria eta tailerista.

Materialak: proiektorea eta ordenagailua, papergintzako materiala.

Garraioa: Bizkaia - Gipuzkoa - Bizkaia

Jarduerari buruzko txostena:
 
Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.

ONDARE UP gazteen ezagutza, parte hartzea eta konpromisoa areagotzeko plataforma gisa aurkezten da. Horretarako, hausnarketarako eta edukiak sortzeko gazteentzako gunea eskaintzen digu; horrela, parte-hartzaileek esperientzia berriak sortu ahal izango dituzte, beren inguruko kultura ondarea eta aniztasuna balioesteko.

Helburuak, saio dinamikoen bidez lortu nahi ditugu. Halaber, saioetan, interfaze erraza eta erakargarriaren bidez lan egiten da, ondareari buruzko ikaskuntza eta hausnarketa kritikoa sustatuz, bideo irisgarri eta antzeztuen bidez.

ONDARE UP proiektuaren bitartez, gazteek munduan gertatzen denari buruz kontzientzia hartzeaz gain, ikuspegi kritiko, sentikor eta aktiboarekin, inguruan duten horren iragana, oraina eta etorkizuna ulertzea lortu nahi da, haien kultura, identitateak eta bizimoduak balioetsiz.

Laburbilduz, ONDARE UP proiektuak, gazteak arlo artistiko-kulturalean modu erakargarri eta dinamiko batean txertatzeko aukera ematen digu, informazio eta komunikazioaren teknologia berrien eskutik (IKT-ak).

Jardueraren arlo pedagogikoari buruzko txostena.

Hezkuntza, zentzu zabalean, herritarren eraikuntzan osagarri nagusia da, eta funtsezko tresna kultura desberdintasunen arteko errespetua sustatzeko, estereotipoak ezabatzeko eta bizikidetza- eta bake-espiritua sustatzeko, batez ere, gazteen artean.
Ikuspuntu horretatik, ondare hezuntzak, zeregin garrantzitsua dauka, pertsonak mundu globalizatuan eta gizarte kultur-anitzetan garatzeko prestatzen baititu. Horregatik, ONDARE UP plataformaren bidez, hurrengo helburu pedagogikoak lortu nahi ditugu:

  1. Kultura-ondarea eta –aniztasuna kudeatzeko eta balioesteko tresna didaktiko, teknologiko eta sortzaile profesionalak ematea.
  2. Gazteak kultura-ondarea eta -aniztasuna ezagutu, zaindu eta balioztatzera animatzea.
  3. Boluntariotza gaztea sustatzea, kultura-ondarea eta –aniztasuna babesteko eta sustatzeko.

Jarduera honetan, zehazki, azken bi helburuei erreparatzen diegu, gazteei zuzenduta baitaude.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Begoña Guzmán:

  • Gizarte eraldaketarako kultura arloko arduraduna UNESCO Etxean.
  • Munduko Ondare eta Garapenerako Kultura Aholkularia UNESCO-n (2011-2015).
  • UNESCO-ko Kultura Planaren erredakzio arduraduna Latinoamerika eta Kariberako 2016-2021.
  • Munduko Ondarearen Gaitasunen Garapenaren Programako ebaluatzailea Kariben (2014).
  • Munduko Ondarerako Akzio Planaren erredakzio arduraduna Kariben 2014-2019.
  • Aniztasun kulturala eta ikus-entzunen inguruko gazteentzako saioen antolaketa Ventana a la Diversidad elkartearekin kolaborazioan.
  • Ondare industrialeko espezialista.
  • Kulturarteko heziketa eta gizarte bitartekaritzan espezialista.

Eva Quiroga:

  • Gizarte eraldaketarako kultura arloko teknikaria UNESCO Etxean.
  • Gazteak eta Ondarea ONDARE UP Beca UNESCO Etxea 2019an.
  • 2030 Agenda eta GIH-en tallerista.
  • Aisia eta denbora libreko monitorea Kulturbiden.
  • Aisia eta denbora libreko monitorea Keima Animazioan.
Loturak

Web-orria