Atzealdea Ondarearen Europako Jardunaldiei buruzko lehen lan bilera egin da, kultur eragileekin

Ondarearen Europako Jardunaldiei buruzko lehen lan bilera egin da, kultur eragileekin

Martxoaren 11an, Ondarearen Europako Jardunaldien lehenengo lan bilera ospatu zen kultur eragile eta erakunde interesatuekin

Ondarearen Europako Jardunaldiei buruzko lehen lan bilera egin da, kultur eragileekin

Hitzordua Zumarragako Zelai Arizti Kultu-etxean ospatu zen eta 30 pertsona inguru bertaratu ziren, kultura ondarean interesatuak dauden agente, erakunde, instituzio publiko, antolatzaile eta entitate kulturalak.

Aurkezpena Ondare Historiko-Artistiko Zerbitzuko eta Gipuzkoako Artxiboaren buruak, Gabriela Vivesek, foru aldundiarekin batera jardunadliak koordinatzen dituen K6 Gestión Cultural enpresako Ane Rotaechek, eta Euskal Herriko Unibertsitateko antropologia irakasleak, Iñaki Arrietak, zuzendu zuten.

Bilera honetan, aurten erabakitako gaia aurkeztu zen, artea eta aisialdia, “Ondarea, plazara!” esloganaren pean. Halaber, proposamenetako egutegia zehaztu zen eta aurtengo ediziorako ideia batzuk azaldu ziren. Gai honek, gure ondare ukigarria eta ikusezina aisialdiaren bidez ezagutzera, kohesio sentimendua indartzera eta bere kontserbazioa sustatzera eramaten gaitu. Bere zabaltasunari esker, aktibitate ezberdinez gozatu ahal izango da, hala nola zinea, dantza eta erakusketak, besteak beste. Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 13an hasiko da eta maiatzaren 6an bukatuko da.

Azkenik, Gipuzkoako 2018ko Ondarearen Europako Jardunaldien balorazioa aurkeztu zen. Iazko edizioan, 5.000 lagun baino gehiagok parte hartu zuten 33 udalerrietan ospatutako 89 ekitalditan, iraileko, urriko eta azaroko hilabeteetan. Gainera, 71 eragilek parte hartu zuten antolatzaile bezala.

Bere hasieratik 2016an, Ondarearen Europako Jardunaldiak nabarmenagoak egiten ari dira Gipuzkoan. Parte hartzea solidotzen ari da ere, bai ekitaldi zenbakian bai udalerri parte-hartzaileen kopuruan.