Atzealdea

Orekatu

Egitasmoaren izena : Orekatu

Eragilea : Arimaz Teatro Elkartea

Telefonoa
644888935
Kontaktua
Barbara Rivas / Amaia Ruiz de Galarreta

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Etika
Zein balio sustatzen ditu
inklusioa, errespetua,onestasuna, ardura,elkartasuna, tolerantzia
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
DBH1
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
708,94€ (BEZa barne) saio bakoitzeko
Jardueraren deskribapena:

DBH 1. mailako ikasleei zuzenduriko ordu beteko tailerra da, ikasgelan bertan gertatuko dena. Bertan, Bullyingari buruzko mikro antzerkia ikusiko dute; eszenatokian bi pertsonaia egongo dira, Miren eta Ane. Eskolan egon ziren garai hartatik urte asko pasatu dira, baina Ane oraindik minduta dago eta erantzun bila dabil. Iragana eta etorkizuna isladatuko dira obra guztian zehar Bullying.ak bi pertsonaietan izandako eragina azaleratuz.

Ondoren, arazoa modu parte-hartzaile eta dibertigarriago batez lantzeko, Zapalduen Antzerkia erabiliko da ikasleekin. Teknika hau erreminta baliagarria izan daiteke haien gatazkak kudeatzeko.

Gainera, modu honetan, gaitasun sozialak garatzen dituzte, autoestimua lantzen dute, norbere buruarekiko konfiantza areagotzen dute eta talde lanean trebatzen dira.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Gure antzerki-tailerra klasean egiteko prestatuta dago, bertako elementuak erabiliz. Bi foko eramaten ditugu antzerkia gauzatzeko eta horretarako saioa hasi aurretik 5 minutu beharko ditugu dena prestatzeko. Saioa klasearen iraupenera egokituko dugu.

COVID-a dela eta eskola bakoitzaren protokolora egokituko gara eta beharrezko aldaketak burutuko ditugu saioak modu seguru batean gauzatzeko.

Jarduerari buruzko txostena:

Ikusita gaur egun bulling -ak hartu duen indarra gazteen artean, beharra sentitu dugu honen inguruko antzerki eta lan prozesu bat sortzea, sensibilizatu daitezen gaiarekin.

Zer sentitzen dute gazteek besteengatik onartuak ez direnean? Gainontzekoen onespena behar dugu gure burua maitatzeko? Ingurukoek zer jarrera hartzen dute erasotzaileak biktimari eraso egiten dionean?
Gazte eta ume askok, eskoletan bizi dituzten eraso fisiko eta hitzezkoez hitz egingo dugu, eta agresio horiek etorkizunean izan dezaketen eragina ikusiko da obra guztian zehar.

Eskola desberdinetan gure antzerki-tailerra burutu ondoren bullyingaren gaia sakontzeaz gain, prozesuan identitatea, generoa, arrazakeria, aniztasuna besteak beste ere lantzen direla ikusi dugu.

Tailerrean landuko diren helburuak honako hauek izango dira:

  1. Pentsamendu eta ideiak modu askean adierazten laguntzea argitasun eta sormenetik.
  2. Arazoak konpontzeko tresnak ematea
  3. Arazoen inguruko hausnarketa bultzatzea
  4. Gazteen arteko komunikazioa areagotzea

Zapalduen antzerkia Augusto Boal-ek sorturiko formulazio teoriko eta metodo estetikoa da, antzerkiaz gain, beste arte mota desberdinetan ere oinarritua dagoena. Ariketak, jokoak eta antzerki teknikak biltzen ditu, zeinen bidez parte hartzaileen mekanizazio fisiko zein intelektual eza eta antzerkiaren demokratizazioa bilatzen den. Zapalduen antzerkiaren helburua antzerkia eta teknika dramatikoak erabiltzea da, hauek tresna baliotsuak izanik arazo sozial eta pertsonartekoei alternatibak bilatzeko. Aktoreak ez diren parte hartzaileak haien eguneroko gertaeren bizipenak antzerkiaren bidez adieraztera bultzatzean datza. Bere inplikazio pedagogiko, sozial, kultural, politiko eta terapeutikoetatik, ikusle pasiboa ikusle aktibo bilakatu nahi da, hau da, ekintza dramatikoaren protagonista izatea. (Boal, 1980)

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Amaia Ruiz de Galarreta (Tolosa, 1986)
Antzerki ikasketak Madriden (Arte 4) eta Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean egin ostean, aktore lanetan ibili da. Besteak beste, telebistako Goenkale telesailean eta 3txulo jokoan aurkezle, eta Topic txontxongilo museoko bisita gidatuetako aktore. Gaur egun, 3.urtez Donostiako ikastetxeetan Orekatu (bullying-ari buruzko mikroantzerkia) antzezten dabil eta baita haurrei antzerki klaseak ematen ere.

Barbara Rivas (Zumarraga, 1987)
Antzerki fisikoko ikasketak Madrileko RESADen eta Londreseko Rose Bruford College-en egin ditu. Euskal Telebistan egin zituen bere lehenengo lanak; Goenkale eta Goazenen besteak beste. Antzerkian Cyrano obran dabil lanean Baionako Hecho en casa konpaniarekin euskeraz, frantzesez eta gazteleraz antzezten. Bestalde, Arimaz konpaniarekin 3.urtez Donostiako ikastetxeetan bullying-ari buruzko antzerki-tailerrean murgilduta.

Dokumentu osagarriak
Loturak

Bideoa