Atzealdea Oso Fan

Oso Fan

Pop + Folk

Herria
Donostia
Facebook
osofanfanfan

Ezaguna da estatu mailan Giorgio Bassmattiren abestiak egiteko trebezia. Zuzenean ekitaldi handietan (FIB, Kutxa Kultur) jarri du bere bizarra eta ahotsa bere 20 urteko bidean, “Bassmatti & Vidaur” bikotearen kide gixa. Irrati potenteak (Radio 3) eta pop musika lantzen duten komunikabide esanguratsuenak (Jenesaispop, Rock de Lux) txalotu dute bere sormenaren aztarnak, bere kontzertuak “ez ohizkoak, gertukoak eta humorez betetakoak, abestiak alde batera utzigabe” bezala zehazturik.

Orain Bassmatti jaunak “Oso Fan” sortu du euskarazko abestiak lantzeko. Ingalaterrako eta Estatu Batuetako folk eta pop doinuen edertasunaren zaporeak erabiliz abesti propioak egiteko: Melodia goxoak eta abesti gozoak egiten, Estatu Batuetako folk berriaren (Elliott Smith, Bright Eyes) tankerak hartuz batzuetan. Dagoeneko bira ederrak eman du “Oso Fan”ek leku handietan (Bilboko eta Durangoko Kafe Antzokia, Iruñeako La Zentral, Azpeitiko SanAgustin, Zarautzeko Modelo aretoa…) eta taberna polittetan (Maitenia, Xauxar, Alboka,….). Japonian ere entzun dituzte zuzenean bere abestiak, han emandako biran!

Bere lehen diskoa “ 21´44´´ “ iaz argitaratu zen Xabier Erkizia ekoizlearen esku finak abestiak edertu ondoren. Bultzada ederra izango da seguru “Gure Bazterrak” 2016ko euskal musika taldeen lehiaketa irabazlea. Eta urteko zerrenda mamitsuetan (Badok, Mondo Sonoro) agertzea gauzak ondo eginda daudenaren adibide nabarmenena da.

OSO FAN osatzen dute: Giorgio Bassmatti (ahotsa eta gitarra), Andoni Etxebeste (bateria) paregabea (Frank, Atom Rhumba…) eta Quico Puges (biolontxelista) liluragarria.