Atzealdea Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea gero eta ikusgarriagoa

Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea gero eta ikusgarriagoa

Pirinioetako Burdinaren Ibilbideak, Europako Kontseiluak ziurtatutako nazioz gaindiko ibilbide kulturalak, webgunea estreinatuko du.

Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea gero eta ikusgarriagoa

www.ironrouteinthepyrenees.com orriak ibilbide horren parte diren 26 baliabideak modu erraz eta argian erakutsi nahi ditu, eta Europako historiaren ezagutzaren eta ulermenaren dibulgazioan parte hartu.

 

 

Diseinu moderno baten eta nabigazio errazaren aldeko apustua egin dugu, etorkizuneko bisitariak erraz aurkitu ahal izan ditzan bisitatu nahi dituen baliabideei buruzko informazio praktikoak, eta bere abentura landu ahal izan dezan, guneka, gaien arabera (meatzeak, forjaketa edo burdinaren lana) edo kategorien arabera (ibilbideak, museoak edo monumentuak). Ekimen hau babesten duten erakundeen hizkuntza aniztasunari jarraituz eta egungo turismo-merkatura egokitzeko helburu argiarekin, orria 5 hizkuntzatan editatzen da (ingelesa, gaztelania, katalana, frantsesa eta euskara). Halaber, Ibilbidearen gaurkotasuna erakusteko gune bat izan nahi du, eta elkarteak garatuko dituen jardueretarako sarbidea emango du: erakusketak, lehiaketak, jardunaldiak, hitzaldiak… Bestalde, plataforma honen beste helburuetako bat sareko bazkideen arteko komunikazioa hobetzea eta sustatzea da. Informazioa trukatzeko eta artxibatzeko gune pribatu bat aurreikusten da, proiektuen eta programen baterako lana errazteko. Formula hori orobat da ibilbidearen batzorde zientifikoko kide diren gure nazioarteko abalatzaileak ezagutarazteko, kulturen arteko elkarrizketarako Europako Kontseiluaren funtsezko balioak sustatzeko eta Europako beste ibilbide kulturalak sustatzen laguntzeko. Hiru urteko planaren garapenaren esparruan, webgunearekin batera, Pirinioetako Burdinaren Ibilbideak doako informazio eta publizitate dokumentu bat argitaratzen du, web orri hau eta, oro har, ibilbidea ezagutarazteko. Dokumentu hau bazkideek kudeatutako instalazio kultural/turistiko bakoitzean dago (pdf erantsi da). Laster, ibilbideko ondare industrialari eskainitako gida batek osatuko du material informatiboa. "Burdinaren Ibilbidearen ondare industriala Pirinioetan" erakusketa ibiltariaren arrakasta handia, 40.000 bisitari baino gehiagorekin Abendu honetan bukatutzat eman da "burdinaren Ibilbidearen ondare industriala Pirinioetan" erakusketa ibiltaria. Kultur ondarearen Europako urtea den 2018 programaren esparruan sortu zen erakusketa hori, eta 3 herrialdetan zehar ibili da (Espainia, Frantzia eta Andorrako Printzerria), eta 16 kultur instalaziotan egon da ikusgai. Ibilbidearen aniztasuna erakusteko asmoz, eta Atlantikoa eta Mediterraneoa lotzen dituzten burdinaren baliabideak ezagutarazteko asmoz, bost ardatz zituen erakusketak; ondare industriala eta ibilbide kulturalak, burdinaren eraldaketa, metalaren lana, meategiak eta paisaia kulturalak.