Atzealdea

Platopic! Txotxongiloak on lineko formakuntzan - Gorputza eta sormena!

Egitasmoaren izena : Platopic! Txotxongiloak on lineko formakuntzan - Gorputza eta sormena!

Eragilea : Topic - Nazioarteko Tolosako Txotxongilo Zentrua

Telefonoa
943650414
Kontaktua
Karmele Cruz

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Matematika
Natur zientziak
Teknologia
Zein balio sustatzen ditu
Gorputzaren inguruko erreflexio-ezagutza eta honek dituen aukeren aurrean erreflexio bat egitea. Gorputzaren ezberdintasunen eta gorputzen arteko ezberdintasunen inguruko hausnarketa bat egitea. Gorputza fisiko eta gorputza ez fisikoaren arteko hausnarketa egitea. Hezkidetza. Generoaren hausnarketa. Inklusioa. Kontsumo / zoriontasuna binomioaren aurrean iritzi kritikoa sustazeko esperientzia. Sormena piztuko duen esparru baten eskeintza. Txotxongiloa eta antzerkiaren inguruko nozioak ezagutzea. Txotxongilo artearen aurreritziak baztertzea.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
Ikasgela bakoitzeko 165€ (BEZa salbuetsita), 25 ikasleentzat
Jardueraren deskribapena:

GORPUTZA ETA SORMENA! 

Programa hau eskatzen duen ikastetxeak proiektu arduradun bat izango du. Arduradun hau gure Pedagogia saialeko pertsonalarekin jarriko da harremanetan eta honek hiru lan unitate heleraziko dizkio, irakasle gida batekin  eta aurre konexioa egiteko argibideekin batera.

Hiru unitateak ikasgelan landuko ditu, bakoitza ordubetez, eta honakoak izango dira:

  • Gorputzaren hausnarketa: mugak eta aukerak. Ezberdintasunak  eta berdintasunak. Barne eta kanpo gorputzak: colaggea.
  • Txotxongilo bati bizitza emateko gakoak. Colaggeari bizitza eman.
  • Gorputz txotxongiloak bideoa. Hausnarketa jolasa.

Ondoren irakasleak topic.eko arduradunarekin konexio froga egingo du, horretarako argibideak izango dituelarik( Skype edota hangouts bidez).

Ondoren eta hitzartutako orduan ikasgelarekin konektatuko da eta hauekin gorputza eta sormena Gaia landuko da ikasle bakoitzaren gorputzaren baliabideetan sakonduz. Zeharka eta txotxongilolaritzarekin jolasteak sortzen duen erdibideko eremu honetan, Gaia honek helerazi diezazkiguken galderei lehiatila bat irekiko diegu, baita material gutxirekin zenbat egin daitekeen erreflexioari ere.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Ikastetxeak ziurtatu beharreko baldintzak:

  • Ikasgelan ordenagailu eta pantaila bat izatea, interneterako konexioa eta Skype edo hangout helbide bat.

Ekintza gauzatzeko TOPic-ek hurrengo baliabideak izango ditu:

  • Proiektuak aurrera eramateko gai den giza baliabide profesionala.
  • Kalitatezko programak.
  • Web orri bat, zeinaren bidez informazioa hedatuko dugun eta  ikasleek erabiliko dutena.
  • Museoa eta dokumentazio zentrua beharrezko baliabide guztiekin.
  • Beharrezko material guztiak proiektuen errealizaziorako.
  • PLATOA.
Jarduerari buruzko txostena:

Eskoletako txotxongilo jarduerek ohituta gauzkaten sakontasunik gabeko jardueretatik urruti eta begirada sakonago batetik planteatzen da TOPIC-etik datorren proiektu hau: izan ere baitakigu arte honek beste zenbait zeharkako irakaspen eman diezazkigukela -berezko dituen ezaugarriei esker- sortzeko gai den erdibideko espazio jolasgarri horretatik abiatuta: eremu honetan hasten baita guztia, hemen sormenaren hastapenak daudelako , osasun, esistentzia eta benetazko ezagutzaren oinarri sendoekin batera.

TOPic-en hezkuntza proiektu honek Hezkuntzaren beharrei modu honetan erantzuten dio: sormenaren sustaketan. TOPic-ek ulertzen duen sormena ez baita erantsitako ikasgaia baizik eta beharrezkoa ,  erdi erdikoa, zeinetatik benetazko ezagutza jaiotzen den.Gure gizartean halabeharrezko gakoa, zehatzetik haratago joateko gaitasuna izango duten persona sendoak nahi ditugulako, ezagutzak abstraktu egiteko  eta ikasitakoa beste zenbait eremuetara transferitzeko gai direnak, gozamen eta jolas eremutik beti. Ikuspegi honetatik abaiatuta egingo dugu lan birziklaia eta gorputza eta sormena lantzeko orduan: txotxongiloekin jolasean.

Gure asmoa, gauza guztien gainetik, gazteak ONDO PASATZEA eta txotxongiloaren hedapenean PARTAIDE IZATEA da, gure  eskuetan dauzkagun baliabide guztiak helburu horri begira jarriz. Gure ustez gazteen garapenean laguntzeko tresnak jolas eremutik bideratu daitezke, modu honetan,  norbera izaten, elkarbizitzen, elkarbanatzen eta gizarte hobe bat eraikitzen lagunduko dugularik. Arrazoi hau dela eta, gure indarrak honela bideratzen ditugu: gazteen ondo pasatzean eta ondoriozko garapenean.

Eta zer hobeagorik txotxongilo hizkuntzaren baliabideak pentsatzen ikasten, egiten, gozatzen, hizkuntza ezberdinetan komunikatzen, eta modu partehartzaile, arduratsu eta laguntzaile batean bizitzen irakasteko ardatz dituzten ikastetxeei uztea baino. Zer hobeagorik guzti honetan jolas eremutik laguntzea baino, sinboloa eta metaforaren eremu mugaezin honetatik, haur eta gazteak bere bizi-eraikuntza egin dezakeen lekutik alegia.

IRUDIMENARI begirako eremu EMANKORRA ireki nahi dugu, esperimentazioari begirako jolas eremua, zeinetatik beste zenbait proiektu berri sor  daitezkeen.konpromezua hartuko duen eremu bat, gozamen estetikoa eta geroko heldu sortzaileak egitea oinarri duen hori azken finean. Beti ere Seriotasunetik abiatutako lan erakargarri bat.

Ez dugu txotxongiloa hezkuntzari begirako baliabide hutsa bezala erabiltzea nahi, bere kabuz txotxongilo antzerkiak ekarpen haundiak egin ditzakeela uste baitugu.
“Txotxongilo antzerkian eta hezkuntza”-n sinesten dugu, ez “hezkuntzarako txotxongilo antzerki batean”, eta beraz, arte honen kalitatea hezkuntza proiektu baten ordainetan ez jartzea dugu oinarri, ikasleen garapenaren alde elkarrekin lan egin dezakegula jakitun baikara.
Horretarako gure asmoa hezkuntza mailan dagokion arlo artistikoan kokatzea da, arte honekin egiten den eskuhartze bakoitzean hortik beste hezkuntza arlotara egin ditzakeen ekarpenak bilatuz.

Horretarako gure helburua txotxongilolaritzak hezkuntza mailan bere lekua duen arte esparruan kokatzea da, eta bertatik beste konpetentzietan izango dituen ekarpen guztiak aprobetxatzea gaztearekin egingo den eskuhartze bakoitzean.

Teknologia aurrerakoia ere erabiliko dugu honetarako, distantzia ikasketa martxan jarriz, orain arte ezinezkotzat jotzen ziren lurraldeetara iristea lortuz, eta hauetara modu birtualean hurbiltzeko gaitasuna edukiz.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Gure PLATO.tik egindako programak asko dira dagoeneko:

Batetik bertan grabatu genituen Platopic saioak, 28 kanalean emititutakoak grabaketa formatuan:

Bestetik bertatik Aurrera daramatzagu gure haur eta lehen hezkuntzarako programak duela zenbait urtetatik hona, adibide gisa hauek aurkezten dizkizueguLarik:

COVID19 a dela eta on lineko ikastaroa motzak aritu gara egiten, hona hemen adibide batzuk:

Gipuzkoako Foru Aldunadiaren eskutik BIZITZEKO! Programa garatu dugu azken urteotan, aipagarria IBERMUSEOS ohorezko aipamen saria jaso baitzuen duela urte bi:

DEPARTAMENTUARI DAGOKIONEAN:

Gure Topic.eko Departamentua saritua izan da bere lan eta ibilbideagatik IBERMUSEOSen lehen saria irabazi zuelarik :

TOPIC.en ibilbide oparoari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero gure Web orrialdera jo dezakezue:
www.topictolosa.com