Atzealdea Poropopoesia
Lantzen dituen arlo artistikoak:
Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:
760€ (BEZa salbuetsita)
Poesia tailer sortzaile eta jolasti bat.
Poesiaren genero eta ariketa ezberdinetara (haikuak, akrostikoak, kaligramak, poema dadaistak…) hurbilketa bat egiten dugu, betiere jolasetik
eta askatasunetik. Eskulanetarako materiale ugari profitatuz, ariketa bakoitzean ume bakoitzak bere poema sortzen du. Bukaeran, azala eta koadernaketa artisau batekin, bakoitzak bere liburua eskutan duela ateratzen dira.
Tarteka tronpoemak irakurtzen dira: tronpeta jotzen dugunean iturri eta garai ezberdinetako poemak errezitatzen ditugu.
Ordu eta erdiko saio bi izaten dira talde bakoitzarekin.
Taldearen ohiko kokagunetik aparteko leku bat eskatzen dugu, kasu bakoitzean ezberdina izan daitekeena: eskolako liburutegia, psikomotrizitate
gela, ganbara edo arte-gela… Eskolatik atera eta herriko liburutegira ere joaten gara kasu askotan.
Helburua umea ohiko lan esparrutik atera eta kokagune berriak inkontzienteki tailerrari beste era batean heltzea ahalbidetu dezan.
ALDE ARTISTIKO-KULTURALA
Tailerraren helburua poesiarekiko hurbiltasuna eragitea da, bide ludiko eta dibertigarri baten bidez. Poesiaren munduan ezagunak eta tradizio luzekoak diren genero eta ariketa ezberdinak azaltzen zaizkie haurrei, betiere jarrera ireki eta aske bat iradokiz. Bestela heltzea zail litzaizkiekeen kultura eta poesia eremu askotara hurbiltzen dira horrela haurrak, beraien norbanako sormen propioa garatzera bultzatzen baitu tailerrak, inolako epaiketa edo aitatasunik barik.
Eskulanetarako materiale ezberdinek ariketa bakoitzari berezitasun plastikoa bermatzen diote. Collagea, kaligrama, schratbooking-a, marrazketa,
idazketa surrealista… Sormen eremu anitzak ukitzea dugu helburu.
Poema dadaista aurkezterako orduan, adibidez, bakoitzak bere koreografia eta aho-antzezpenarekin egiten du, pieza bitxi eta oso orijinalak erdietsiz.
ALDE PEDAGOGIKOA
Tailerrean gailentzen den jarrera ludikoa da, umoretsua, eroa. Ukitu surrealisten bidez haur bakoitzaren sormena eta inkontzientea xaxatzen dira, barruan daukatena beldurrik barik atera dezaten poesia mota ezberdinen bidez. Bukaeran bakoitzak bere liburua eskutan eramateak asebetetze sentsazioa eragiten die.
Dinamizatzaile bi izateak (Saroa eta Peru) zaintza eta kalitate berezia eskaintzen dio tailerrari, talde edo norbanako kasu bereziak hobeto artatzeko parada emanez.
IKUSI ERANTSITAKO CURRICULUMA