Atzealdea Raquel Martos

Raquel Martos

Kazetaria eta umorista

Informazio Zientzietan lizentziaduna. Besteak beste, parte hartu du El club de la comedia saioaren gidoian, eta gidoilari eta laguntzaile gisa aritu izan da irratian bost urte luzez egon zen No somos nadie izeneko irrati saioan, Pablo Motosek M-80rako zuzentzen zuena, baita Carlos Alsinak Onda Ceron zuzentzen zituen Esta boca es mía etaDesveladossaioetan ere.

Irratian egindako ibilbidean, zuzendari eta aurkezle modura aritu zen Onda Ceroko hainbat saiotan, hala nola Buenas tardes Madrid,Protagonistas Madrid el Sábado saioetan, baita La Brújula de verano etaLa Rosa de los Vientos programen udako edizioetan ere,edo Una Noche de éstas saioan, Elena Markínezen ordez. Horrez gain, irrati kate berean, Mariskal Romero Showrekin laguntzaile gisa aritu da, publizitateko sortzaile eta esatari lanetan jardun du, baita erredaktore eta ekoizle gisa ere Onda Ceroko Luis del Olmoren Protagonistasprograman,etaLa Rosa de los Vientos, Te voy a dar la tardeedo La salud programetan.

2006anEl Hormiguero estreinatu zenetik, Martos da Se va a liar parda izeneko atalaren arduraduna, gizonen eta emakumeen arteko diferentzien inguruko errepaso ironikoa eta umoristikoa eginez.

Bestalde, Raquel Martos antzerki lanen idazketan ere murgildu da, Cinco mujeres punto com etaEntre fuerte y flojo antzerki lanen gidoiaren idazketan parte hartuz.

Era berean, No somos nadie (2003),No somos nadie 2 (2005) liburuen egilekide da, eta berrikiago, Laura Llopisekin batera (El Hormigueroko beste protagonistetako bat), La chica que se quería quemar a lo bonzo… porque él no tapaba el champú (2010) liburua idatzi du.

2012an, Espasa argitaletxeak bere lehen eleberria argitaratu zuen: Los besos no se gastan. Aurrerago bigarren eleberria argitaratu zuen: No pasa nada. Y si pasa se le saluda.

2016an,No es cosa de risa izeneko dokumentalean parte hartu zuen elkarrizketatu gisa, ikuskizunaren barnekotasunei buruzko elkarrizketak biltzen zituen dokumentalean.

Gaur egun, askotan kolaboratzen du Julia Oterorekin, honek Onda Ceron duenJulia en la Onda izeneko programan.