Recreakult, ekonomia zirkularra kultura sektorean

Recreakult, ekonomia zirkularra kultura sektorean

Gizarte ekintzailetzako proiektuak ekonomia zirkularra bultzatzen du kultura-sektorean, erabiltzen ez diren materialak berreskuratuz, balio-katean berriro txertatzeko asmoz. Egitasmoa uztailaren 14an aurkeztuko zaie lurraldeko eragileei, tailer topaketa baten bitartez

Recreakult, ekonomia zirkularra kultura sektorean

Shandra Martínez kultura kudeatzailea da Recreakult proiektuaren sustatzailea. Egitasmoak kultura sektorean ekonomia zirkularra sustatzea du xede, gutxi erabiltzen diren edo erabiltzen ez diren materialak berreskuratuz, kulturgintzako eragileek balio katean berriro sar ditzaten.

Ekimen honen bidez, arteetan eta kulturan dihardutenak eragile garrantzitsu bihurtu nahi dira ekoizpen eta kontsumo eredu arduratsuago baterako trantsizioan, horrek lurraldean eragina eta onura sortuko baititu. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Ingurumen sailen laguntza jaso du.

Aurkezpen publikoak bi zati ditu, lehenengoa proiektua testuinguruan kokatu eta aurkezteko, eta bigarrena, praktikoagoa, kultura azpiegituretan, jardueretan eta proiektuetan sortutako baliabideen eta hondakinen tipologia bateratu, eta erronkak eta aukerak identifikatzeko.

Aukera horietako bat Recreakult plataforma birtuala da non berreskuratutako materialak ikusgai jartzen diren honako hiru helburuekin:

  1. Erakunde publiko eta pribatuei materialak eta piezak kudeatzeko zerbitzua eskaintzea.
     
  2. Hondakinak murrizteari eta kultura-sektoreko baliabideak optimizatzeari balioa ematea, egungo ekoizpen eta kontsumo eredu linealetik eredu zirkularrera igarotzeko.
     
  3. Erabiltzen ez diren materialak berreskuratzea bultzatu eta erraztuko duen zerbitzua eskaintzea, kultura sektoreko balio-katean berriz txertatzeko.
     

Recreakult tailer topaketa
2022ko uztailaren 14a
10:00etatik 12:00etara

Recreakult gunea
Alkolea Pasaia, 1 behea
Egia, Tabakaleraren parean)
20012 Donostia

Izen-ematea hemen

Xehetasun gehiago
www.recreakult.eus
catalogo-recreakult.eus