Atzealdea Belaunaldi berriak eta elkarlanaren mugak hizpide, apirileko saio irekien kronikak

Belaunaldi berriak eta elkarlanaren mugak hizpide, apirileko saio irekien kronikak

Apirilean bi gairi heldu diegu saio irekietan. Lehenik, "Belaunaldi berriek nola sortu eta garatzen dute kultura?", Azpeitiko Dinamoan, eta, bigarrenik, "Elkarlanaren mugak, mugaldeko elkarlana", Irungo Oiasso Museoan. Gogoeta aberasgarriak izan dira, kronikek elkarrizketetan partekatutako ideiak eta emozioak biltzen dituzte

Belaunaldi berriak eta elkarlanaren mugak hizpide, apirileko saio irekien kronikak

2023ko apiril eguzkitsuan bi saio ireki antolatu ditu K bulegoak, lurraldeko eragileekin elkarrizketa irekia pizteko asmoz.

Apiril hasieran, Azpeitira joan ginen. Gogotsu geunden Dinamoa bertatik bertara ezagutzeko eta aukera
paregabea izan genuen. Gazteekin lan oso interesgarria egiten ari baitira Urola Kosta aldean. Hamaika jardunbide egoki ezagutu genituen eta gaiaz gogoetatu ginen, belaunaldi berriengandik ikasteko asmoz. Kronikak bertan hitz egindakoa jasotzen du.

Belaunaldi berriek nola sortu eta garatzen dute kultura?
Saio irekiaren kronika

Hilabete hondarrean, mugaldera egin genuen jauzi. Irungo Oiasso Museoa sartu-irten bat egin genuen. Elkarlanaren mugez hausnartzea zen helbuga, baita Bidasoaldean garatzen den mugaz gaindiko lankidetzatik ikasi, geure mugak gainditzeko xedez. 

Elkarlanaren mugak, mugaldeko elkarlana
Saio irekiaren kronika