Atzealdea

Sormen tailerra

Egitasmoaren izena : Sormen tailerra

Eragilea : Andoni Mutiloa

Telefonoa
655748789
Kontaktua
Andoni Mutiloa

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Musika
Dantza
Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Gorputz hezkuntza
Etika
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
Sormena, emozioekin konektatzea, errespetua, komunikazioa, arreta lantzea eta talde lana
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
165€ (BEZa barne) saio bakoitzeko
Jardueraren deskribapena:

Tailer honen bitartez, ikasleei tresnak eman nahi dizkiegu euren burua eta gorputza hobeto ezagutu eta sentitzeko, euren klasekideekin errespetuan oinarritutako harremanak garatzeko eta bizitzako edozein esparrutan arazoei aurre egiten ikasteko.

Sormen Tailer hau %100 praktikoa da. Hainbat disziplina artistikotan (antzerkia, dantza, literatura, idazketa, plastika) oinarritutako ariketa ezberdinak proposatuko dizkiegu ikasleei.

Sormen Tailerra 5 saiotan antolatu dugu. Ordu t’erdi- bi orduko iraupena dute eta unitate didaktiko bakarra osatzen dute. Gure proposamena: astean behin egitea saio bakoitza. Baina malgutasun osoa dugu saio kopurua eta agenda zehazterakoan.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Sormen Tailerra ohiko eskola orduetan izateaz gain, ikastetxean bertan egitea proposatzen dugu.

Material aldetik gauza gutxiren beharra dugu: musika jartzeko gailua eta bozgorailua. Ikasleek kuadernoa eta boligrafoa, margoak eta arropa erosoa ekarri beharko lituzkete.

Eta gogoratu nahi dugu Sormen Tailer hau Covid 19 birusaren ondorioz gaur egun bizi dugun egoera zein den kontutan izanda osatu dugula, segurtasuna uneoro bermatuz.

Jarduerari buruzko txostena:

ARLO ARTISTIKOA

Sormen Tailerra 5 saiotan antolatu dugu. Ordu t’erdi- bi orduko iraupena duten saio horiek unitate didaktiko bakarra osatzen dute.

  1. Sormena
  2. Emozioekin konektatzen
  3. Mugak
  4. Irudimena eta inprobisazioa
  5. Ebaluaketa

ARLO PEDAGOGIKOA

Sormen tailerra prestatzerakoan Eusko Jaurlaritzaren Heziberri 2020 Hezkuntza Eredu Pedagogikoa kontutan izan dugu gure helburuak zehazterakoan.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

ANDONI MUTILOA (Hernani, 1976)

Ikasketak

  • Kazetaritzan lizentziatua (EHU. 1999)
  • Atzerriko Hizkuntzako Magisteritzan diplomatua (EHU. 2004)

Lana

Kazetari moduan:

  • Euskadi Irratia (2009-2017)
  • Gaztea irratia (2001-2007)

Irakasle moduan:

  • Ingelesa eta plastika (2008-2009)
  • Euskara irakaslea Boiseko ikastolan (Idaho. AEBak. 2007-2008)

Artista moduan:

  • Esnatu Naiz kabaretaren sortzaile eta aktorea (2020)
  • Euskal dantza, dantza garaikidea eta kontakt inprobisazioa.
Dokumentu osagarriak
Loturak

Elur.eus