TicketBai programari buruzko saioa

TicketBai programari buruzko saioa

Gipuzkoako Foru Aldundiak TicketBairi buruzko prestakuntza saio bat antolatu du azaroaren 7an kultur sektorearen eragileei zuzenduta

TicketBai programari buruzko saioa

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Reset Zuzeneko Arteak plataformaren laguntzarekin, TicketBairi buruzko prestakuntza saio bat antolatu du azaroaren 7an kultur sektorearentzat.

Zerga Gipuzkoan ordaintzen duten pertsona fisiko eta juridikoei soilik zuzendutako saioan, TicketBairen alderdi garrantzitsuenak eta Bai aplikazioa aztertuko dira. Gainera, sistema berriari buruzko galderak egiteko eta zalantzak argitzeko aukera izango da.

Parte hartu nahi dutenek urriaren 31 baino lehen eman dezakete izena formulario honetan, eta bertan edo online joan nahi duten zehaztu. Gainera, saioa eraginkorragoa izan dadin, aldez aurretik zalantza eta kontsulta zehatzak bidal daitezke.

TicketBAI proiektua Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Ogasunek batera abiatu dute. Egitasmo komun honek lege eta teknika arloko betebehar batzuk ezartzea du helburu. Haren ondorioz, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiak behartuta geratzen dira zenbait beharkizun teknikoak bete behar dituen fakturazio software bat erabiltzera.

Gipuzkoan 2022ko ekainetik 2023ko maiatzera bitartean ezarriko da, epeka eta jardueraren arabera. Egutegia bilatzaile honetan begiratzeko aukera dago, jardueraren epigrafearen arabera.

TicketBAIri buruzko informazioa osoa