Atzealdea Udazken honetan «Antiqua» antzinatasunari buruzko jardunaldiek aurrera jarraitzen dute KOLDO MITXELENA Kulturunean

Udazken honetan «Antiqua» antzinatasunari buruzko jardunaldiek aurrera jarraitzen dute KOLDO MITXELENA Kulturunean

Antzinari buruzko jardunaldiak, KOLDO MITXELENA Kulturuneak antolatuta, Bitarte kolektiboarekin lankidetzan. Gizateriaren kultura zaharrenak hurbildu eta ezagutzera emateko helburuarekin, Grezia eta Erroma batez ere, baina Egipto edo Mesopotamia ere present daude egun hauetan, urtero gai desberdinak garatuz, besteak beste, maitasuna, heriotza, soinekoa, irakurketa, ardoa, oturuntza, borroka, emozioak…

Udazken honetan «Antiqua» antzinatasunari buruzko jardunaldiek aurrera jarraitzen dute KOLDO MITXELENA Kulturunean

«Antiqua» Antzinatasunari buruzko Jardunaldien XXIX. edizioa azaroaren 28an, 29an eta 30ean egingo da, Kultura departamentuak antolatuta, Bitarte kolektiboarekin lankidetzan. Jardunaldi hauen helburua gizateriaren kultura zaharrenetara hurbiltzea eta ezagutaraztea da. Oraingo honetan, jardunaldien izenburua «Llamando a consultas. La diplomacia en la Antigüedad» da. Bertan izango dira Errioxako Nazioarteko Unibertsitateko irakasle Antonio Pérez Largacha, Alcalako Unibertsitateko irakasle Aitor Fernández Delgado eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedradun José Pascual.

Azaroaren 28an, astelehenean, Antonio Pérez Largacharen hitzaldiaren izenburua «De Akhenatón a Ramsés II. Aspectos modernos de la diplomacia en el antiguo Egipto» izango da. Pérez Largacha Antzinako Historian doktorea da, eta gaur egun eskolak ematen ditu Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean. Gainera, Luxorreko C2 indusketa taldeko kidea da, eta UNIReko GRIHAL ikerketa taldeko zuzendaria.

Azaroaren 29an, asteartean, Aitor Fernández Delgadok "Missus in legationem:algunos apuntes histórico-jurídicos acerca de la figura del embajador romano en la Antigüedad Tardía" hihtzaldian parte hartuko du. Fernández Delgadoren tesia, De Re Diplomatica cum Barbaris izenekoa (bikain cum laude eta Giuliano Crifò 2018 Saria), VI. mendean zehar Erromatar Inperioaren iparraldeko mugan ardaztutako prozesu diplomatikoei buruzkoa da eta, duela urtebete, partzialki argitaratu da Dykinson argitaletxean.

"Antiqva"ren edizio hau amaitzeko, hilak 30, asteazkena, José Pascual Greziako munduko aditua izango da, «Embajadores, tratados y arbitrajes: la diplomacia en la Grecia clásica» hitzaldiarekin.Pascual Grecia en el siglo IV, del imperialismo lacedemonio a la muerte de Filipo de Macedonia eta Cambio y pervivencia. El mundo griego en el siglo IV liburuen egilea da. Ehun ekarpen baino gehiago argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan eta liburu kapituluetan, Espainian eta atzerrian. Dozena bat ikerketa proiektutan baino gehiagotan parte hartu du. F-015 Grezia ikerketa talde kontsolidatuko kidea da: elkarteak, lurraldeak eta egitura politikoak Antzinatean (UAM) eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Antzinateko Zientzietako Ikerketa Institutuko idazkaria da.

Saio guztiak Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusian izango dira, 19:30ean.