Atzealdea

Untzi Museoa aplikazioa

Untzi Museoa aplikazioa

Second Canvas-en UNTZI MUSEOA app-a doan deskarga daiteke eta euskaraz zein erderaz dago erabilgarri.

-ren irudia Untzi Museoa aplikazioa

Abian da Second Canvas-en UNTZI MUSEOA aplikazioa, Madpixel enpresak eta Untzi Museoak garatutakoa. Museoaren bildumako 11 koadro HD bereizmenteknologiaren bitartez esploratzea baimentzen dizun tresna bikaina. Telefono mugikorretan eta tabletetan –bai Android-erako bai Apple-rako– doan deskarga daiteke 2019ko uztailaren 31ra arte, Google Play-ren eta App Store-ren bidez.

 

Gigapixel bereizmenari esker, app-ak artelanen zehar nabigatzea eta begirada soil batekin hautematen ez diren xehetasunak deskubritzea baimentzen du. Gainera, irudiak storytellings-ekin aurkezten dira, artelanak euskal itsas historiaren eta ondarearen ikuspuntutik interpretatzeko eta sakon esploratzeko lagungarri diren eduki gehigarriekin, alegia, artelan bakoitzak gordetzen dituen sekretuak eta detaile ezkutuak ezagutu ahal izateko.

Aplikazio honen bidez, Untzi Museoak bere bilduma artistikoaren zati bat ezagutzera eman nahi du –gaur egun Gordailuan gordetzen dena– esperientzia multimedia eskainiaz. Second Canvas-Untzi Museoa publiko orokorrari zuzendutako erreminta bat da, artea eta gure itsas iragana deskubritzeko eta harekin disfrutatzeko aukera ematen duena.

Honela Untzi Museoak bat egiten du Second Canvas proiektuarekin. Plataforma hau jada beste centro batzuetan erabiltzen da, estatuko Prado eta Thyssen-Bornemisza museoetan, Holandako Mauritshuis-en eta Danimarkako Nazio-Galeria Nazionalean, batzuk aipatzearren. Donostiako San Telmo Museoak ere berriki bat egin du ekimen honekin.

Untzi Museo aplikazio mugikorra