Atzealdea Verdini, mende laurdena aurreiritziak puskatuz

Verdini, mende laurdena aurreiritziak puskatuz

Desgaitasunen bat duten pertsonek osatutako Verdini Dantza Taldeak zilarrezko ezteiak ospatu ditu Victoria Eugenia antzokian.

Verdini, mende laurdena aurreiritziak puskatuz

Nire, Zure, Gure Verdini: 25 urte emanaldi bereziarekin ospatu zuen, atzo, Verdini dantza taldeak bere 25. urteurrena. Ibilbidean zehar aurkeztutako koreografia eta musiken bilduma osatu zuten ikuskizun horretarako. 19 eszena prestatu zituzten orotara, Aintzane Gamizek gidatuta.

Proiektu honetan ezinbestekoak izan diren hiru pertsona omentzeko ere baliatu zuten ekitaldia. Charo Carranza, Tomas Murua eskultorea (Verdini saria 2015) eta Carlos Salaberri argiztapen teknikariari (Verdini saria 2018) azaldu zieten esker ona. Isabel Verdini zuzendariak ere jaso zuen bertaratutakoen aitortza.

1992an sortu zen Verdini Dantza Taldea, dibertsitate funtzionaleko pertsonek lan fisiko eta artistikoa garatzeko helburuarekin. 2000. urtean, igo zen oholtzara estreinakoz, eta harrezkero obra ugari landu dituzte, baita hiru produkzio sortu ere. 25 urte aurreiritziak puskatuz eta desgaitasuna duten pertsonen lana balioan jarriz.