Atzealdea

Xabier Leteri omenaldia egingo dio Kultura Departamentuak bere X. Urteurrenean

Xabier Leteri omenaldia egingo dio Kultura Departamentuak bere X. Urteurrenean

Egilearen omenezko Nazioarteko Poesia Saria 2020. urtearen hasieran emango da, eta jarduera egitarau zabal baten hitzaurre gisa erabiliko da. Bertan, omenaldi ekitaldi publiko bat burutuko da, Aldundiak eskuratutako funtsen zati baten erakusketa bat izango da, eta dokumental bat ekoiztuko da.

-ren irudia Xabier Leteri omenaldia egingo dio Kultura Departamentuak bere X. Urteurrenean

Denis Itxaso: "Letek, euskarazko poesia belaunaldi oso bati hurbiltzeaz gain, lortu du bere lanak irautea izan zuen balioen eta humanismoaren defentsarengatik".

2020ko abenduaren 4ean beteko da Xabier Lete hil zeneko X. urteurrena. Hori dela eta, Denis Itxaso Kultura diputatuak Gipuzkoako Foru Aldundiak poeta eta abeslariari egingo dion omenaldia aurkeztu du, efemeride horren esparruan aurreikusitako jarduera eta ekimen nagusiekin batera.

Hain zuzen ere, lehenengoa izango da urte hasieran Xabier Lete Nazioarteko Euskarazko Poesia Saria ematea. Sari horren bosgarren edizioak zabalik du originalak aurkezteko epea abenduaren 5era arte.  Lehiaketara aurkezten diren lanek euskaraz izan behar dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak; gutxienez 500 bertso izan behar dira eta sariaren zenbatekoa 12.000 euro da.

Saria, Itxasoren hitzetan, "Xabier Letek euskarazko poesia belaunaldi oso bati hurbiltzeko egindako lanaren" aitortza da, eta poetak "humanismoan eta balioen defentsan oinarritutako euskal nortasuna eraikitzeko" izan zuen dedikazioa azpimarratu nahi du.  Ildo beretik mintzatu dira Maria Jose Telleria Kultura zuzendaria, Lourdes Otaegi Sariaren epaimahaikidea eta Juan Cruz Igarabide idazlea, ekitaldian zehar Leteren poema bat errezitatu duena.  Aurreko edizioan Juanjo Olasagarre izan zen lehiaketako irabazlea Hemen obrarekin. Karlos Linazasoro izan zen lehenengo edizioko garailea bere obra “Ezer Gehiago”-rekin. 2014. urtean Luis Gardek irabazi zuen “Eremuen birkalifikatzailea2 obrarekin, eta 2016an Asier Serranok eskuratu zuen saria “Linbotarrak obrarekin. 

Itxasok gogorarazi du Lete beti izan zela kulturarekin konprometitutako gizona –1985ean foru diputatu ere izan zen–. Bestalde, Itxasok 2020an zehar poetari egin nahi zaion omenaldi eta aitortzan izango diren jardueren berri eman du.  Horien artean, aurreikusita dago musika eta poesia uztartuko dituen ekitaldi bat, eta horren formatua definitzen ari dira une honetan.  Omenaldia Leteren ibilbide literario, musikal eta bizia jarraitu zuten pertsonak hartzeko gaitasuna duen antzoki edo areto batean egingo da.

Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuratu zituen artistaren funtsen aukeraketa bat egiten ari da Kultura Departamentua, horiek oinarri hartuta joan den mendeko azken hereneko Euskadi zeharkatuko duen erakusketa bat diseinatu dadin, poetaren obraren bidez.  Hirugarren ekimena, gaur ezagutarazi dutena, artistaren bizitzari eta obrari buruzko dokumental baten ekoizpena izango da, eta datorren urteko uda ostean estreinatuko dute.