Atzealdea Xabier Paya

 

Xabier Paya

Bertsolari eta gidoilaria

Xabier Paya Ruiz (Bilbo, 1982), itzultzailea eta interpretaria da ikasketaz, eta graduondoko hainbat ikastaro egin ditu. Gidoigintzari buruzko ikasketak egin ditu, horien artean aipatzekoak, EIKEN eta EITBk antolatutako «Factoría de Guion» delakoa, non telebistako gidoietan espezializatu baitzen; komedia gidoiei buruzko espezializazio ikastaroa, Robert McKee-k Londresen emandakoa; edo SGAEk antolatutako ikastaroak, Michel Gaztambide edo Patxo Telleria irakasle direla.

Gidogile jardun du telebistan (Tentazioa, Orio eta Hostoil ekoiztetxeekin, Ai Martin edo Bi eta bat telesailetan), antzerkian (¿Cómo aprender euskera en 20 minutos?, Beste behin batean) eta literaturan (NORK). Euskarara itzuli ditu hainbat lan: Desio izeneko tranbia (A Streetcar Named Desire), Bizitza amets (La vida es sueño), Peter Pan eta Jaka Eskarlata (Peter Pan in Scarlet), Maite nuen (Je l’amais), Herria (Le Pays…