Atzealdea

ZINEMA (H)ABIAN – ESPERIENTZIAK

Egitasmoaren izena : ZINEMA (H)ABIAN – ESPERIENTZIAK

Eragilea : Maider Fernandez Iriarte

Telefonoa
Kontaktua
Maider Fernandez Iriarte

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Ikusentzunezkoak

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Gizarte zientziak
Teknologia
Etika
Plastika
Zein balio sustatzen ditu
parte hartzea, inklusioa, eskubide eta betebeharren ezagutza, tolerantzia, elkarlana, elkar ezagutza, errespetua eta abar
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:

2.950€

(2.375 Euro + BEZ 21%)

Jardueraren deskribapena:

Zinema (h)abian-Experientzia jarduera bakoitza 15 ordu irauten du, zein ikastetxearen antolakuntza beharren arabera 5 edo 6 saiotan (lantegietan) banatu daitezke. Saio bakoitzak 2-4 orduko luzaera izango du eta zinegile bat eta irakasle baten artean gauzatzen da (bi irakasleen partehartzea ere posible da). Saio hauek eskola orduetan garatzen dira eta zinemaren berariazko edukiak irakasgai ezberdinetako edukiekin era transbertsal batean elkartzen dira. Proiektuak zinema sorkuntzaren arlo guztiak zeharkatzen ditu: Zinema ikusi (erreferentziako zinegileen pelikulan zatiak), filmatu eta filmatutakoa editatu, film laburrak sortuz. Gainera, talde lana eta bakarkako lana bateratzen ditu.
Saio bakoitza aukeratutako pelikula zati labur batzuen analisiarekin hasten da. Analisi honen helburua ikasleen sentsibilitate estetiko-zinematografikoa garatzea da, zinemaren bidez tokien oraina eta iraganaren, argi ezberdinak, eguraldi aldaketak, jendearen egunerokotasuna edo emozioak nola islatu eta (ber)ezagutu daitezken ulertuz eta horrela, mundua eta errealitatea zinegileen begiradaren bitartez ikusten ikasiz.
Analisi honetan eztabaidatu, ikusi eta ikasitakotik abiatuz ikasleek beraien mugikorrekin edo eskolan eskuragarri izan ditzaketen kamera txikiak erabiliz eskola inguruan ariketa zinematografiko txikiak egiten dituzte, ikusitakoa era praktikoan esperimentatu eta barneratuz. Hasieran ariketa hauek taldeetan banaturik eta irakasle edo zinegilearen laguntzarekin gauzatzen badira ere, ondoren ikasleek praktika hauek eskola orduetatik kanpo beraien aisialdi garaian egiten dituzte. Ariketa hauei esker ikasleek beren inguruneko (auzoko, herriko) tokiak (bere balio estetiko, historiko eta sozialekin) eta bertan bizi diren pertsonen (bereziki pertsona helduen) egunerokotasuna eta apartekotasuna (historia txiki eta handien protagonista direla jabetuz) zinemaren bidez islatzen ikasten dute, hori egitean ikasle bakoitzak bere ingurunearekiko dituen sentimendu eta lotura emozionalak agerian geratzen direlarik. Filmaturikoa gelan ikuskatu eta guztien artean aztertzen da, eta honi esker ingurunearen ezagutza eta berarekiko sentsibilitatea garatuz joaten da. Horrez gainera, hurrengo saioetarako ideia eta filmatzeko proposamen berriak sortzen dira. Filmaturiko material guztiaren aukera batekin ikasleek bi edo hiru filme labur editatzen dituzte, beraien errealitatearekiko ikuspuntu berri bat islatuz. Filme labur hauek Zinema (h)abian – Cinèma en curs-en parte hartzen duten Gipuzkoako zein Estatuko, Alemaniako eta Txileko beste ikasle taldeekin partekatzen dira
(Web-orriaren bidez), testuinguru sozial eta kultura ezberdinetako ikasleen elkar ezagutza ahalbidetuz. Zinematoki batean talde parte-hartzaile guztiek eginiko filme-laburren aurkezpena egitea ere aurre ikusten da.

Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

Jardueran proposaturikoa burutzeko ikastetxe beraiek eskuragarri izan ohi dituzten baliabide teknikoak erabiltzen dira, proiektua oinarritzen den autore-zinemaren jarrera jarraituz: proiektore eta pantaila bat, ilundu daitekeen ikasgela bat (pelikula zatiak iluntasunean ikusi ahal izateko, horrela zinema tokietako esperientzia nolabait errepikatu ahal izateko), ikasle beraien telefono mugikorrak eta/edo argazki kamera digital txikiak, ordenagailuak (ikasle kopuruaren arabera, baina gutxienez 4-5 ikasleko ordenagailu bat), ordenagailu batzuetatik internetera konektatzeko aukera eta koloretan inprimatu dezakeen inprimatzaile makina bat . Filmaren edizioa doanekoa den edizio-programa batekin egiten da.

Jarduerari buruzko txostena:

Jardueraren alderdi artistiko-kulturalari buruzko txostena.


Zinema (H)abian-ek zinema arte, sorkuntza eta kultura dela uste dugu, ezagutza modu bat eta ez denbora pasa soil bat, errealitatea deskubritu, bestekin erlazionatu eta egunerokotasuna estimatzeko modu bat. Proiektuak atzoko eta gaur egungo autore-zinema hartzen du erreferentzia moduan, ez era abstraktu batean, baizik eta ikasleen (eta irakasleen) ohizko ikus-azturak hautsi eta zinemarekiko eta beraien errealitate eta ingurunearekiko begirada berriak ahalbidetzeko tresna bezala. Proiektuan parte hartzen dutenen gehiengo zabal batek lehen aldiz ikuskatu eta ezagutzen ditu auto-zinemako egile esanguratsuenetako batzuk eta beraien pelikula garrantzitsuenak, hala nola Chantal Akerman, Peter B. Hutton, Jean-Luc Godard, José Luis Guerin, Johan Van der Keuken, Wim Wenders, Agnès Varda, Jonas Mekas, Artavazd Pelechian, Nicolas Philibert, Harun Farocki edo Raymond Depardon.
Autore-zinema mota honek berezkoa duen jarrera (errealitatearekiko eta zinema egiteko garaian) eta proiektuaren estruktura pedagogikoari esker ikasleak baliabide eta kontzeptu artistikoak eskuratzen dituzte, era errez eta merke batean (ia edozeinek eskuragarri izan ditzakeen baliabideekin, adibidez telefono mugikorrekin eta dohaineko zine –edizio programekin) zinema egiten erakutsiz eta zinema bakoitzaren sentimenduak adierazteko hizkuntza bat izan daitekeela azalduz. Hau dela eta Zinema (H)abian-ek zinema egiteko modu dokumentalari garrantzia handia ematen dio, ikasleek (eta irakasleek) eskolaren ingurunearekin eta beraien errealitatearekin daukaten erlazioari eta berarekiko ezagutza proiektuaren oinarri bihurtuz. Helburua errealitatea zinemaren begirada bereziaren bitartez ikusten ikastea da, horri esker errealitate horretan ezohizkoa, berezia den hori aurkituz eta ariketa praktikoetan zinema-hizkuntzaren bidez islatuz. Eta horrela errealitate hori bere aberastasun guztiekin ulertu, errespetatu eta balioetsiz.


Ikasle, irakasle eta zinegile profesional baten arteko elkarlana proiektuaren beste ezaugarri bat da. Azken honek autore-zinemarekiko maitasuna eta zaletasuna, zinegile eta pelikula ezberdinekiko miresmena eta zinema sorkuntzarako grina partekatzen ditu ikasle eta irakasleekin. Zinemak berezkoak dituen ezaugarri teknikoak azalduz haratago, zinegileak parte-hartzaileen adimen eta begirada estetikoaren garapena ahalbidetzen du, zinemaren aberastasun eta gaitasun guztiak azaleratuz.


Jardueraren arlo pedagogikoaren buruzko txostena


Saio guztiak zinegile eta irakasleen artean, eskola-orduetan eta irakasgai anitzekin lotuta (hezkuntza eta literatura, giza zientziak, musika, bisual eta plastika eta abar) burutzen dira, eta mintzaera, idazmena eta ikasleen garapen emozionalari arreta berezia ematen zaio. Proiektuaren metodologiak norabide bakarreko (heldua/irakaslea >> ikaslea) eta frontala den irakaskuntza baztertu eta ikasleak ikasketa eta sormen prozesu guztien protagonista bihurtzen ditu, proiektua elkarlana, guztien arteko elkarrizketa eta elkarrekin izandako esperientzietan oinarritzen delako. Gainera, filmaketan zehar karguak txandaka aldatzen doaz, ikasle guztiek lan guztiak garatzen dituzten arte; muntaia talde txikien eta handiagoen lana uztartuz egiten da.


Burututako ebaluazio anitzek azaltzen dute proiektuan parte-hartzearen onurak maila ezberdinetan nabarmentzen direla:
Ikaslek zinema mundu berri bat deskubritzen dute, artea eta sormena uztartzen dituena, eta mundua eta errealitatea ulertzeko eta beraien sentimenduak adierazteko tresnak ematen dizkiena.
Proiektua eskola orduetan eta irakasgai anitzekin lotura burutzen denez, proiektuak ikasgelako egunerokotasuna eta estrukturan aldatu eta ikasleen oinarrizko gaitasunak (hizkuntza gaitasunak, gaitasun sozial, emozionalak eta teknikoak eta abar) hobetzen ditu. Norabide bakarreko pedagogiak baztertu eta sormen prozesu eta elkarlanean oinarritutako metodologia berritzaile bat jarraitzen denez, ikasleak estimulu eta sustagarri berriak jasotzen dituzte, beraien ikasteko motibazioa hobetuz. Proiektuak helburu eta zeregin argiak zehazten dituenez, ikasleak hasiera hasieratik era aktibo, kontzentratu eta autonomo batetan lan egiten hasten dira. Prozesu guzti hauek irakasgai ezberdinen edukiekin loturik daudenez, ikasleak eduki ezberdinak era “inkontziente batean” eta banakako eduki bakoitza osotasun konplexuago batekin eta errealitate konkretuekin dituzten loturak ulertuz bereganatzen dituzte.
6
Elkarlanak eta kontsentsu bidez guztion artean hartutako erabakiek daukaten garrantziari esker, Zinema (H)abian-ek ikasleen garapen pertsonala eta gaitasun sozialak sustatzen ditu. Proiektuak proposatzen duena egin ahal izateko, ikasle bakoitzak bere iritzia adierazten eta argumentatzen, besteena entzun eta errespetatzen, elkarlan egiten eta ardurak hartzen ikasi behar du, hau da, elkarbizitza eta demokrazia sustatzen dituzten baloreak ikasi eta jarraitu behar ditu. Honi esker, ikasgelako mikrokosmosa eta bertan ikasle bakoitzak ezarriak dituen roll eta identitatea zein hierarkiak eraldatzen dira. Aspektu hau bereziki esanguratsua da motibazio gutxi, baztertuak edo bakartuak diren ikasleentzat.
Saio bakoitzean burututakoaren eta filme laburren aurkezpenak (web-orriko “Lantegien egunerokoa” atalean) eta beste ikasle talde parte-hartzaileekin harremanak (web-orriaren bidez) ikasleen bereganako konfiantza eta segurantza indartzen dute, eta taldeak osotasun bezala zein bakarkako bakoitzak emaitza lortzeko izan duen garrantziaren onarpena jasotzen du.
Azkenik proiektuak irakasleen artean daukan eragina azpimarratu nahi genuke. Irakasleak proiektuaren funtsezko osagarriak dira eta bertan beraien eginkizuna funtsezkoa da. Proiektuak bere burua ikerkuntza aplikatuaren laborategi gisa, esperimentazio eta hausnarketa espazio gisa ulertzen du, hezkuntza sistemaren garapena uztartzeko. Proiektuaren helburuetako garrantzitsuenetako bat irakasleen formakuntza da, non sormen prozesuetan oinarrituriko metodologia berritzaile bat ikasten dute. Zinema (H)abian partzen hartzen duten irakasle guztiek online formatuko formakuntza bat eta urteetan zehar garatutako material pedagogikoak jasotzen dituzte. Material hauek hezkuntza-testuinguru anitzetara zabal daitezkeen proposamenak, materialak eta metodologiak biltzen dituzte eta proiektuaren ondoren ere beste ikasle taldeekin ere erabili daitezke. Guzti honek balio esponentziala dauka, oraingo eta etorkizuneko ikasleen artean eragina duelako.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Maider Fernandez Iriarte (Donostia, 1988) zinegile eta hezitzailea da. Euskal Herriko Unibertsitatean Gizarte Hezkuntza ikasketak burutu ostean Telebista, Zine eta Video Errealizazioko goi mailako ikasketak burutu zituen (ESCIVI) eta ondoren Documental de Creación-ko ikasketak Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean.


Bere pelikulak zinemaldi eta arte zentruetan izan dira erakutsiak eta aipamen asko dituzte (Donostiako Zinemaldia, El Festival de Mar del Plata, Gotteborg, FICXixón, DA2, IVAM, FIC Urugay edo L’Alternativa, hauetako batzuk Las chicas de Pasaik kolektiboaren baitan). Bere lanen artean “Gure Hormek” laburmetraia nabarmentzen da, zein Goya sarietarako aurre-aukeratua izan zen eta Zinebin Euskal Zinemaren Saria Nagusia eta Malagako Festibalean laburmetraia hoberenaren Biznaga de Plata irabazi zuen 2017 urtean. Bere lehen luzemetraia, “Las letras de Jordi” (2019) Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berrien atalean erakutsi zen eta Festival de Cine Documental Alcances eta L’Alternativa festibaleetan bi menzio berezi irabazi zituen.


Duela 3 urtetatik Cinema en curs proiektuak lan egiten duten zinegile taldeko kide da, zein 2017tik aurrera Euskal Herrian Tabakalera eta Zine Eskola Elías Querejeta-ren laguntzarekin burutu izan da.


Hezkuntza arloan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Máster en Documental Creativo-an tutore lanak burutzen ditu eta MACBA-ren “VideoRavaleras” proiektuan ere lan egiten du. Tabakalerako mediazio taldean ere lan egin zuen, bertako “ZOOM” eta “Zine Plaza” proiektuen ardura hartuz. Hiru urteetan zehar Argazkilaritza irakaslea izan da Donostia Kultura-n eta hainbat lekuetan cinema dokumental ikastaroak eman ditu (besteak beste, Zineleku, Festival Internacional de Cortometrajes VIA XIV Verín, CCA Glasgow edo Tabakaleran).