Atzealdea

Zirkuaren onurak (zirku saio dinamikoa)

Egitasmoaren izena : Zirkuaren onurak (zirku saio dinamikoa)

Eragilea : Berdinki Zirku Garaikide Elkartea

Telefonoa
Irati 669002604 / Koldo 606084987
Kontaktua
Irati Gonzalez Jaimerena/ Koldo Arakistain Irazusta

Lantzen dituen arlo artistikoak:

Antzerkia

Zein eskola-ikasgairekin duen harremana:

Euskara
Natur zientziak
Musika
Gorputz hezkuntza
Etika
Plastika
Fisika eta Kimika
Zein balio sustatzen ditu
Kooperazioa, solidaritatea, esfortzua, superazioa, komunikazioa, autoestimua eta parte-hartzea. Sormena eta bizi gaitasunak.
Zein ikas mailari edo adinari zuzentzen zaio:
Guztiak
Zenbat ikaslek parte har dezakete ekitaldi baten:
Gela bat
Ekitaldi bakoitzaren prezioa:
1650€ (BEZa barne)
Jardueraren deskribapena:
Akrobazian oinarritutuako zirku saio bat DBHko ikasleentzat zirkua zer den galdetzetik hasi eta gorputza mugimenduan jartzeko akrobaziaren oinarriak lantzeko aukera emanaz ondoren guk binakako akrobaziako pieza baten lagin bat aurkeztuko genieke.
Jarduera gauzatzeko behar diren baldintzak eta baliabideak:

. Musikarako 230v hargune (toma).
. Leku handia (gimnasioa, frontoia, jokalekua).
. Aparkalekua.
. Furgonetarekin gertu iristea posible den tokia izatea.

 

 

Jarduerari buruzko txostena:

Zirkuak gaitasun komunikatzaile eta transformatzailea dituela sinisten dugu, ​edozein adinentzat da aproposa,​ beti egokitu daiteke jarduera​, erabiltzailearen beharretara baliabide materialak eta jakintza izanda.

Zirku disziplinak lantzean lotura komunitarioak eta ​ saioko partaideen arteko harremana hobetzea gain ​ autoestimua​ , ​ konfidantza​ , ​ alfabetizazio fisikoa eta ​ bizitzarako gaitasunen garapena hobetzen laguntzen dute. Horregatik, biharko gizartea osatuko duten partaide direnekin lantzea ezinbestekoa ikusten dugu balio horiek ​ gizabanakoaren eraikuntzan garrantzitsuak direlako. Eta bizi dugun egoera berezi honetan gero eta bakartuago eta digitalizatuago gaudelako.

Zirkua dantza edo antzerkia bezalako esparruak ingenieritza edo mekanika bezain, lanbide duin bilakatzeko​ , eskola inguruneetan ere jorratu behar diren alorrak direla argi daukagu.

Proposamenaren egilearen ibilbide profesionala

Koldo Arakistain Irazusta (Zarautz,1985)

Bartzelonako Rogelio Rivel eskolan lur eta aireko akrobaziak ezagutu eta binakakoetan zentratu zen. 2013-14 APCCak antolaturiko zirkuaren pedagogia eta didaktikan sakontzeko ikastaroa

Irati Gonzalez Jaimerena (Irun,1986)

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatua 2009an eta ​ Heziketa Fisikoan diplomatua 2012an. Azken urteotan ​zirkuaren didaktika eta pedagogiara​ bideratu du bere lana.

Biak Gure Zirkua proiektuko partaide izan dira, bikoteko zein bakarkako akrobazia eginaz. Gainera, 2019an Karrikan lehiaketa irabazi eta “Berdinki (=ki)” konpainia eratu zuten: “mikra”sortuz.

Gaur egun​​ Zirkuola arte eszenikoak euskaraz sustatzen dituen lantegia sortu dute.

Loturak

Bideoa