Ondarearen Europako Jardunaldien barne antolatutako jarduera hau urriak 31ean, 16:30etan

“Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak” ipuin kontaketa antzeztua

Ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera paregabea izango du ikusleak Ataungo Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik. Ipuin harrigarriak, barregagarriak, batzuetan, beldurgarriak beste zenbaitetan. Belaunaldiz belaunaldi, aitona-amonak afalostean, sutondoan kontatzen zituzten ipuinak. Izen ematea aurrez. Toki mugatuak. 943 72 51 07 / igartubeiti@gipuzkoa.eus Prezioa: 3€. Deskontuak Famili Txartelarekin.