San Telmo Museoa

Atzera begirako poetika. Antton Elizegi argazki bilduma

Erakusketa honetan San Telmo Museoak argazkilari gipuzkoarraren ibilbide fotografiko eta poetikoaren atzera begirakoa erakusten du, teknifikazioaren aurreko Gipuzkoako azken belaunaldi autoktonoak bizitako esparru fisikoko irudien bidez. "Nire argazki-lanaren oinarri nagusia bost hamarkadatan zehar izan dira landa-paisaia, zuhaitza elementu enblematiko eta ezinbesteko ardatz gisa, eta baserria, gaur egun oso aldatuta dagoen gure egituraketa sozial berezi eta zaharraren sinbolo genetiko gisa", egilearen beraren hitzetan.