Irailaren 22ra bitarte Bedaio eta Azkarate inguruetako basoetan kultur ekitaldi ugari izango dira.

Azken Muga 2019

Uztailak 25, osteguna: Inaugurazioa. Txondorra piztu, erakusketa basoan, txorimaloen erakusketa bidean, bertsoak, pintxoak eta perfomanzea.
Uztailaren 25etik abuztuaren 11ra arte. Paul Montagueren erakusketa Zaratetxean.
Abuztuak 2, ostirala. Radio Evolucion-en kontzertua.
Abuztuak 6, asteartea. Eskultoreen II. Topagunea.
Abuztuak 9, ostirala. Harria, maitasun istorioa. Iñaki Perurenaren eskutik.
Abuztuak 10, larunbata. Azken Muga kantuz.
Abuztuaren 15etik irailaren 1era. Ganbara erakusketa, baserriko tresnen erakusketa Zaratetxean.
Abuztuak 16, ostirala. Dantza filma eta hitzaldia Telmo Esnal, Koldibika Jauregi eta Urbeltzerekin.
Abuztuak 18, igandea. Erromeria. Udaberri, Muthiko Alaiak eta Kupela taldearekin.
Abuztuak 25, igandea. Zumetaren murala umeekin.
Abuztuak 30, ostirala. Erraiak dokumentala eta Altzoko irrintzilariak.
Irailaren 6tik 22ra arte. Euskal Herriko ilustradoreak eraksuketa Zaratetxean.
Irailak 13, ostirala. Jazz kontzertua, Crazzy Jazzers taldearekin.
Irailak 14, larunbata. Bertso eguna, herri kirolak, gazta txapelketa.
Irailak 21, larunbata. Et Incarnatus orkestraren kontzertua.
Irailak 22, igandea. Ortensia izan nahi dut lana Abarka Antzerki Taldearen eskutik.