"Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat" aldi baterako erakusketaren komisario den Mikel Alberdik bisita gidatua eskainiko du 11:30etan.

Bisita gidatuak Mikel Alberdi erakusketaren komisarioarekin Zumalakarregi Museoan

Zumalakarregi Museoak "Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat" aldi baterako erakusketara bisita bereziak antolatu ditu. Hain zuzen ere, Mikel Alberdi erakusketaren komisarioarekin. XIX.mendean euskaldunen migrazioa eta gaur egungo mugimendu migratzailea ezagutzeko aukera paregabea izateaz gain, gogoeta eta erreflesiorako bide ematen du bisita komentatuak. Aurrez izen ematea gomendatzen da, kopuru mugatua. 11:30etan taldearen ezaugarrien arabera euskaraz edo gazteleraz. Zumalakarregi Museoa, Muxika egurastokia 6, 20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa) www.zumalakarregimuseoa.eus // 943 88 99 00 // mzumalakarregi@gipuzkoa.eus