Germán Dueñasen hitzaldia, Elkano hitzaldi zikloaren barruan

Elkanoren garaiko armak

Elkanoren garaiko armeni buruzko hitzaldia emango du Armadaren Museoko arma departamenduko buru Germán Dueñasek, Donostiako San Telmo Museoak antolatutako Elkano zikloaren barruan. Elkano 500 Fundazioa hitzaldi zikloaren kolaboratzailea da. Hitzaldia 19:00etan izango da, San Telmo museoko ekitaldi aretoan. Sarrera librea da, eserlekuak bete arte. Hitzaldia gazteleraz izango da.