Bestea naizek migrazioaren fenomenoari heltzen dio ikuspegi artistiko eta internazional batetik, sortzaileen lanaren bidez, haien lengoaiek errealitatea gako politiko eta poetikoan esploratzen baitute.

Bestea naiz erakusketa. Migrazio politiko eta poetikoak

Erakusketa hau partikularraren eta unibertsalaren artean dabil, eta Gipuzkoaren eboluzio modernoari begiratzen dio 1950-1970 alditik, orduan hasi baitzen migrazio mugimendu handia, lurraldearen egitura soziala eta osaera etnikoa aldatu zuena. Arjun Appadurai antropologoak modernitatea deskribatzen du aro berri bat bezala, non fluxu handiek gizarteen bizitza berregituratzen baitute planeta osoan, bereziki migrazio fluxuak eta informazioarenak. Bertan, gainera, «irudimenaren lana subjektibotasun modernoaren elementu eraikitzaile nagusi gisa hartzen da». Horrela, irudimen artistikoa, inoiz baino gehiago, akziorako eszenarioa da. Lara Almarcegui (Zaragoza, 1972), Ángel Bados (Olazagutia, 1945), Hannah Collins (Londres, 1956), Eugenio Dittborn (Santiago de Chile, 1942), Iñaki Garmendia (Ordizia, 1972), Housseinou Gassama (Senegal c.1980), Rogelio López Cuenca (Málaga, 1959), Cristina Lucas (Jaén, 1973), Antoni Muntadas (Barcelona, 1942), Itziar Okariz (San Sebastián, 1965), Fernando Sánchez Castillo (Madrid, 1970), Juan Ugalde (Bilbao, 1958), Apichatpong Weerasethakul (Tailandia, 1970), Franz West (Viena, 1947-2012).