Irun Zuzenean jaialdiaren barruan, Katapulta Tour Gipuzkoa 2019k sustatuta

Espagueti + Lemy River

Espagueti: Zenbait taldetan esperientzia hartutako lau kidek osatzen dute Espagueti eta hamarkada bat baino gehiago da era birtualean existitzen dela talde hau. Hala ere, 2014ra arte ez zen gauzatu ideia hau, gaur egun bizirik mantentzen dutena Alejo, Asier, Ion Mikel eta Damianek. Pop freskoa. Letra dibertigarriak. Ohar autobiografikoak nobela merkearekin nahastuta. “Parapapapak” eta melodia itsasgarriak. Energia handiko lehergailua.

Lemy River: Lemy River “Peachy Joke” taldeko liderra eta konpositorea izandakoak Bartzelona utzi eta bere taldekideekin itzuli da Euskal Herrira harrituta utziko gaituen proiektu musikal berri batekin. Lemy River ez da Motorhead taldeko Lemmy Kilmister-ren zale amorratu bat. Esan genezake soilik kasualitate gramatikal xume bat dela. Ezagutzen dutenek, agian… Son House-n bertsio moderno edo Gotye-ren bertsio retro batekin alderatuko luketela. Estilo oso desberdinak lantzen ditu. Pop, psikodelia eta elektronika kutsuak ere nahasteko gai da. Lemyk, ez du norabide argi bat, abesti bakoitza gorputz berri bat dela dio eta nahi bezala jazten du. Taldea osatzen dute: Iban Martín “Lemy”, Mikel Benito (baxua), Joseba De Arriba (gitarra eta teklatuak) eta Roberto Granado (bateria elektronikoa).