Erakusketak 1950etik gaur egunera arte Donostian eraitsi diren eraikinei buruzko dokumentazio grafikoa biltzen du.

Hasiera data
02 Jul 2019
Amaiera data
24 Aug 2019
Maiztasuna
Egunerokoa
Gertakariaren lekua
Donostia - Okendo Kultur Etxea
Sitio orria

Galdu genuen hiria

Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren testuinguruan egin zen lehen aldiz, 2017an, eta arrakasta handia lortu zuen publikoaren artean. Ondare arkitektonikoak piztutako interesa esponentzialki hazi da azkenaldian, nortasun kolektiboarekin eta hiriaren irudiarekin lotutako gaia da eta. Donostiar askok lotura emozionala dute hiriko eraikin historikoekin eta, ondorioz, interes publikoaren eta espektatiba pribatuen arteko talka sortzen da ondare horren kontserbazioaren harira. Berrehun eraikin ingururi buruzko informazioa ematen da banako oharren eta gutxi gorabehera 800 irudiren bidez.

Bisita gidatuak:
Uztailak 5, 17 eta 24. 19:00etan, euskaraz.
Uztailak 6, 12, 19 eta 26. 19:00etan, gazteleraz.
Uztailak 26. 12:00etan, euskaraz.
Abuztuak 1. 12:00etan, euskaraz.
Abuztuak 1, 7 eta 21. 19:00etan, gazteleraz.
Abuztuak 2, 9 eta 22. 19:00etan, euskaraz.
Abuztuak 16. 12:00etan, gazteleraz.

Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30.
Larunbatetan, 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00.
Abuztuaren 10etik 17ra (Aste Nagusia) arratsaldez itxita.