San Telmo Museoa | Erakusketa

Hondalea

Euskal kostaldearen geologia bereizgarrian inspiratua, Cristina Iglesiasek Donostiako Santa Klara uharteko Itsasargiaren Etxearen barnealdea eraldatu du; zaharberritu ondoren, Hondalea (Itsas leizea) izeneko ingurune eskultoriko zirraragarri bat bilakatu du.

Prestaketa-marrazkien, kobrezko xafla gainetan egindako lan berrien, eskultura baten eta hiritik uhartera egindako bidaia gogorarazten duen bideo baten bidez, Cristina Iglesiasen eskultura publiko berri honen ideia nagusietako batzuk eta bere sortze-prozesua jasotzen ditu erakusketak.