IGARTZAKO MONUMENTU MULTZOA - Bisita gidatu birtualak

Hasiera data
18 May 2020
Amaiera data
24 May 2020
Sitio orria
www.igartza.eus

IGARTZAKO MONUMENTU MULTZOA - Bisita gidatu birtualak

Maiatzaren 18a, Nazioarteko Museoen eguna dugu. Aurten, egoera nahiko berezian museoetako ateak itxita ditugula ospatzea tokatzen zaigu. Hala ere, Igartzako Monumentu Multzoan museoaren eguna ospatzea erabaki dugu. Aste osoan zehar bisita gidatu birtualak egingo ditugu Igartzako Monumentu multzoa eta honen historia hobeto ezagutzeko. Egun bakoitzean elementu bat bisitatzeko aukera eskainiko dugu: Astelehenean: Igartzako historia, bidearen garrantzia, zubia eta gurutzearen historia Asteartea: Igartzako jauregia Asteazkena: Egurrezko presa Osteguna; Burdinola Ostirala: Errota Larunbata eta Igandea:Bisita orokorra