Erakusketa | San Telmo Museoa

Kearen eta lanbroaren artean. Sigfrido Koch Bengoechea

Erakusketa Sigfrido Koch Bengoechea argazkilari donostiarraren lanari buruzkoa da, bere familiak 2019an museoari dohaintzan eman zion argazki funtsetik sortua. 65 argazki biltzen ditu, bi gaitan egituratuta. Lehenengoak "gerrako albuma" du ardatz, eta haren edukirik nabarmenena Euskal Herriko bonbardaketen ondorioen argazkiak dira; bigarrenak, berriz, País Vasco: Guipúzcoa liburuan argitaratutako argazki bukolikoak, nostalgikoak, agian, ditu ardatz. Juantxo Egañak eta Lee Fontanellak egin dituzte komisario lanak.