Aldi baterako erakusketa

"Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat" Zumalakarregi Museoan

XIX. mendeko eta egungo euskal migrazioaren fenomenoari begirada bikoitza eskaintzen dion aldi baterako erakusketa. 1842.ean Uruguaiko kostan urperatutako “Leopoldina Rosa” fragataren espedizioak, ematen dio izena eta XIX. mendeko euskal emigrazioa aztertzen duen erakusketa honen ardatza da. Erakusketak XIX. mendeko euskal emigrazioaren ezaugarri nagusiak aztertzen ditu. Emigrazio agenteak, bizi baldintza hobeak bilatzea, kate emigrazioa, arrazoi politikoek bultzatutakoa eta emigratzerakoan aurkitu zituzten egoerak. Fenomeno hau gaur egungo egoerarekin parekatzeko, Ikuspegi, Euskal Immigrazioaren Behatokiaren laguntza izan dugu. Bihoaz lerro hauetatik gure eskerrik beroenak Gorka Moreno bere arduradunari, bere ekarpen aberatsagatik.