Ordiziako Herri Antzokira bisita gidatua, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan

Hasiera data
11 Oct 2019
Amaiera data
11 Oct 2019
Hasiera ordua
18:00
Maiztasuna
Egunerokoa
Gertakariaren lekua
Ordizia - Herri Antzokia
Sitio orria

Ordiziako Herri Antzokira bisita gidatua

1927. urtean Domingo Unanue arkitekto ordiziarrak eraiki zuen Herri Antzoki Zaharraren eraikina bisitatuko da. Adur Ezenarro arkitektoak, Domingo Unanueren herri-arkitekturari buruzko ikerketa-lanaren egilea izanik, gidatuko du bisita. Eraikinaren, bere historiaren eta duen balio arkitektonikoaren inguruko azalpen labur baten ondoren, eraikina bera bisitatuko da eta honen ezaugarrietan sakonduko da.