Isabel Solerren hitzaldia, Elkano hitzaldi zikloaren barruan

Oriente y occidente

Bartzelonako Unibertsitateko irakasle eta saio-idazle Isabel Solerrek 'Oriente y occidente' hitzaldia emango du, Donostiako San Telmo Museoak antolatutako Elkano zikloaren barruan. Elkano 500 Fundazioa hitzaldi zikloaren kolaboratzailea da. Hitzaldia 19:00etan izango da, San Telmo museoko ekitaldi aretoan. Sarrera librea da, eserlekuak bete arte. Hitzaldia gazteleraz izango da.