Erakusketa | San Telmo Museoa

Platina, Nagore Amenabarro

Artea abain ekimenaren bitartez, San Telmo Museoak eta Kutxa Fundazioak laguntza eta babesa eskaini nahi diete, beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan egonik, beren obraren aurkezpen monografiko bati heltzeko behar adinako esperientzia duten artistei. Helburu nagusia zera da, artista horiei gune instituzional batean edo museo batean lehen erakusketa indibidual bat egiteko aukera ematea, arte plastikoen eta ikusmen-arteen testuinguruan nabari den premia bati erantzun bat eman nahian, artisten erakusketetarako guneak eta aukerak abian jarriz. Nagore Amenabarro izan da programa honen lehen edizioko artista gonbidatua. Bere proposamenak eskulturaren eta objektuaren esparruko irudi margotuak eta piezak biltzen ditu, bereziki kontuan hartuta eskala-kontuak.