Erausketa. San Telmo Museoa

Postigo. Garai baten kronika

"Postigo. Garai baten kronika" Fernando Postigo Silvaren Argazki Funtsetik hautatutako 300 argazkirekin antolatu den erakusketa da. Donostiako berriemaile grafikoak San Telmo Museoari argazki-funts hori dohaintzan eman zion 2016an. Guztira, 50.000 negatibo dauzka funtsak, gutxi gorabehera, koloretakoak zein zuri-beltzezkoak. Argazki hautatu horien bitartez, erakusketak ezagutzera eman nahi du argazki-kazetariak, Gros auzoan jaio zenak, 1977tik 2001era bitarte egindako lana, balio artistiko eta dokumental handikoa. Komisarioak: Elisa Querejeta, Fernando Postigo Ekoizpena eta antolaketa: San Telmo Museoa