Katapulta Tour Gipuzkoa 2019 zirkuituak sustatutako kontzertua, Atlantikaldia jaialdiaren barruan

Ro + Flavio Bánterla

RO Azkoitiko matadero zaharrean jaio zen 2017ko udazkenean; Uso (bateria), Iker (baxua), Alkalde (gitarra), Gontxalo (gitarra) eta Iraeta (pianoa eta syntheak) elkartu zirenean. Ia urtebetez lokalean euren soinu eta melodiak laboratu ostean, 2018ko udan sentimenduz beteriko lau abesti munduratu zituzten; “Ilhunbean esanak”, “Ilhunbean eginak” , “ErROnkari” (intelude) eta “Aikor”. “Aikor”-ren bideoklipa Fujiko Nakaya artistaren lanean inspiratua izan zen.

Flavio Bánterla Gipuzkoan bizi den musikari italiarra da. Yoga eta meditazio zentroetan “Yoga Tour 2019” bira egiten dabil eta orain dela gutxi, Astrofisikazko “GR22/AMALDI13” kongresuan kontzertu emanaldia egin du, eta bere diska Siglo21 programan eta Radio 3-ek antolatutako “Museeon egun internazionala”-ren festan aurkeztu du.