Laboratorium Bergara museoa

Heriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean. Euskararen aztarnak antzinako epigrafian

Soriako Tierras Altas eskualdean topatutako I. eta III. mende bitarteko 40 estela eta hilarrien artean sei bildu ditugu: lagin adierazgarri bat. Gure artean ezagunak egin dira, estela horietako inskripzioetan, euskal-akitanierazko izenak agertzen direlako. Euskararen historiarako, Soriakoa, funtsezko multzoa da: euskal-akitaniar arrastoei dagokienez, talde handiena da Pirinioen hegoaldean.