Agurtzane Intxaurragak zuzendutako antzezlana

Hasiera data
13 Sep 2019
Amaiera data
14 Sep 2019
Hasiera ordua
20:00
Maiztasuna
Egunerokoa
Gertakariaren lekua
Donostia - Antzoki Zaharra
Sitio orria

Txarriboda

Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela.

"Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!" Horixe da iristen gonbidatuei egingo dien harrera. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko. Ezuste honek eta beste hainbat sorpresek ospakizuna kolokan jarriko dute.

Ezkontza baino Txarriboda emango du. Flores Sarjentuak Patxi Bilbaoren atxilotze agindua dakar esku artean; nagusiak diru beltzean kobratzen duela jakin orduko, sukaldean giroa petral jarri da: tia Maruxak lanpernak jan eta komuna bilatu du gotorleku; Manizaleseko lehengusuek festa pribatua antolatu dute terrazan; bitartean Mireia eta Imanol eztabaidan ari dira: zerri bat zara!

Fitxa artistikoa:

Egilea: aktoreen inprobisazioetatik abiatuta Agurtzane Intxaurragak idatzitako testua
Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola
Antzezle taldea: Sandra Fdez. Agirre, Patxi Gonzalez, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti, Juanjo Otero, Iñaki Maruri
Argiak: Xabier Lozano
Jantziak: Oihana Legorburu
Eszenografia: Xabier Mujika.
Ekoizpen exekutiboa: Xabier Mujika, Hika Teatroa

Irailak 13 eta 14: 20:00