Erakusketa | San Telmo Museoa

Urgullen magalean. Donostiako estanpak

Urgull mendiak babesa, defentsa eta sendotasuna eman dizkio Donostiari eta, aldi berean, izaera eta nortasuna. Mendeetan zehar hiriak izan duen eraldaketaren lekuko izan da eta bere silueta Donostiako irudi ugaritan marraztu da. Erakusketak San Telmo Museoaren eta Foru Aldundiaren grabatu bildumetako lanak aurkezten ditu, Gordailua, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan gordetzen direnak. XVI. eta XX. mendeen arteko Donostiaren memoria grafiko interesgarria erakusten du, gehienak XIX. mendekoak badira ere. Hiriaren historia, fisionomia, usadio eta ohituretan gertatutako aldaketen zati bisualak dira. Gainera, erakusketa aretoan grabatzeko lau teknika nagusiak ezagutzeko aukera egongo da (xilografia, serigrafia, litografia eta kalkografia) artista garaikide hauek eskutik: Xare Álvarez, Julen Agirre, Mikel Ruiz Pegenaute eta Ainize Txopitea.